MUSIKA GELAN DENENTZAT DAGO TOKIAEuskadiko Orkestrak aurkeztu du 2026-2027rako haur eta gazteentzako musika egitaraua, familientzako ikuskizunak barne. Musika nahi duten guztiei heltzeko aukera emango du edizio berriak, 7.000 neska-mutil espero dituztelarik kontzertuetan. Batzar Nagusiek urteroko legean babestu egiten dute ekimen hau, besteak beste Juan Crisostomo Arriaga ezagutarazten duena.
Musika Gela edizioaren berrihttps://www.euskadikoorkestra.eus/berriak/euskadiko-orkestraren-2627-musika-gelak-kulturarako-irisgarritasuna-aldarrikatzen De las cinco producciones propias de Euskadiko Orkestra una está dedicada al compositor vasco Juan Crisóstomo Arriaga. Las Juntas Generales de Gipuzkoa, junto con otras instituciones, apoyan Musika Gela. En la presentación de la edición 2026-2027 el presidente de las Juntas, Xabier Ezeizabarrena, ha destacado la importancia de la música para construir una cultura de la belleza, la solidaridad y el humanismo, mencionando a al propio Arriaga (Bilbao, 1806 – París, 1826) y al mundialmente reconocido tenor Isidoro Fagoaga (Bera, 1893 – Donostia, 1976).Hona Batzar Nagusietako buru Xabier Ezeizabarrenaren aurkezpen-hitzak:
“Egun on eta eskerrik asko Euskadiko Orkestrari Batzar Nagusien izenean. Musika Gelaren beste edizio bat.
Saio ugari egitarauan, musikari handiak, tartean gure Arriaga. Gazte-gazterik isildu zen euskal konposatzailea, orain 200 urte. Baina arrastoa utzi zuen.
Eta aipatu nahi dut arrastoa utzi zuen beste euskal artista bat, aurten 50 urte hil zena, Donostian: Isidoro Fagoaga, Berako semea. Jesus Guridik Bilbon entzun zuen Fagoaga gaztea, hasten ari zela, eta “Amaya” operako Teodosio kantatzeko eskatu zion. Aurki zen Wagnerren munduko tenor onenetakoa. Milango Scalan Toscanini Maisuarekin 11 denboralditan jarraian abestu zuen.
Umetan ereindako musika-zaletasuna altxorra bilakatu zitzaion Fagoagari. Altxorra, edertasun estetikoaren gailurretara igotzeko eta altxorra, etikaren konpromisora lotzeko. Fagoagak, bere onenean eta puri-purian zegoela, alde egin zuen Italiatik. Han zebilen Gernika bonbardatu eta erre zutenean, eta protesta egin zuen Mussoliniren aurka. Italiako erregimen hura Francorekin bat eginda zegoelarik, Fagoagak ezin zuen jarraitu Euskadin ezer gertatu ez balitz bezala.
Arriagak eta Fagoagak erakusten digute musikan errotzen denak hegoak zabal ditzakeela, bizitzeko zentzua elkartasunean bila dezakeela indibidualismoa alboratuz, gozabidea eta gizabidea bateratuz, eta kultura jasoz. Gaur, herrien askatasun eta demokraziei begiratuta, musika onaren edertasuna eta gizabidea behar ditugu. Musika Gelak izan daitezela edertasun, elkartasun eta gizabidearen eskola euskal neska-mutilentzat.”