ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Prentsa-bulegoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Batzarkideak Saharako errefuxiatuen artean

2026-11-17

2026-01-SAHARA
SAHARAKO KANPALEKUETAN

Azaroaren erdian Tindufen izan dira Gipuzkoako Batzar Nagusietako Joxe Mari Karrere eta Juan Luis Silanes batzarkideak, EH Bildu eta EAJ-PNVkoak. Euskal Fondoak eta Euskadiko Ordezkaritza Sahararrak antolatutako bidaian Eusko Jaurlaritza eta Legebiltzarreko kideekin nahiz Donostia, Lizartza, Anoeta, Bilbo eta Gasteizko udaletako ordezkariekin batera joan dira batzarkideak Saharako errefuxiatuen kanpalekuetara.

Euskal erakundeek diruz lagundutako lankidetza proiektuak bertatik bertara ikusi dituzte lau eguneko bidaian, Ingurumen eta Uraren Ministerioan, Garraio eta Energia Ministerioak dauden lekuetan. Ikustaldi honetan Gipuzkoako batzarkideek oroigarri bat eman diete Batzar Nagusien izenean Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko agintariei.


Hilaren 13tik 17ra egin den bidaia euskal erakundeek Saharako herriarekin duten elkartasunezko lankidetzan beste keinu bat izan da aurrerantzean ere laguntza humanitarioa ematen jarraitzeko eta giza eskubideak defendatzeko asmoan irauteko.

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.