ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Lehendakaritza


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Lehendakariaren agurra

Lohitzune Txarola Gurrutxaga, Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria

Lohitzune Txarola Gurrutxaga, Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria

Gipuzkoako Batzar Nagusietako leiho digital honetatik begira zauden hori; ongi etorri eta eskerrik asko.

 

Ongi etorri zure ahotsaren oihartzunera. Zuk nahi izan duzulako gaude gu hemen, eta zuk nahi dituzun ekimenak martxan jartzen saiatzen gara. Ekimen hauen nondik norakoak modu erraz eta azkar batean aurki ditzakezu hemen. Zuk eta zu bezala gipuzkoar guztion gogoa ordezkatzen ditugu Batzar Nagusietan, baina zu gabe ezingo genuke etxe honetako lana guztion artean egin.

 

Horregatik, eskerrik asko. Eskerrik asko gugana, erakunde honetara, gipuzkoar guztion etxeko leihotxo honetara gerturatzeagatik, eta gu hobeto ezagutzeko asmoa izanagatik. Gure etxeko korridore birtual guztiak zabal zabalik dituzu, eta baita gure ate fisikoak ere, nahi duzunerako.

 

Hitzak dira etxe honetako oinarri nagusia. Hitzen bidez lortzen baitugu talde politiko ezberdinak ados jartzea, eta hitzen bitartez jasotzen ditugulako herritarren eskaerak. Horretarako, badago batzorde berezi bat, Eskaeren Batzordea hain zuzen, eta bertan, edozein herritarrek helarazitako eskaerei bide ematen diegu.

 

Baina leiho batek bi alde ditu. Eta Batzar Nagusien jardueren berri ikus badezakezu hemen, guk ere jakin nahi dugu zeintzuk diren zure kezkak, zure iritziak, zure iradokizunak erakunde honekiko edo eta Gipuzkoarekiko. Zure txoko zuzena gordea duzu ganbera honetan. HEMEN KLIKATUZ gero, gurekin harremanetan jartzeko modua izango duzu.

 

Bila zenbiltzana aurkitzea espero dut, eta bestela, gurekin kontaktuan jarri zaitez, izan ere, zuk ere Gipuzkoa egunez egun eraikitzen baituzu, eta gu horretarako gaude; denon artean herri hau askatasunean, justizian eta berdintasunean oinarrituta eta hitzak lan tresnatzat hartuta, aurrera ateratzeko.

 

LOHITZUNE TXAROLA GURRUTXAGA

Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.