ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Herritarrak


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Rafaela Romero lehendakariaren hitzak

 

Rafaela Romeroren aurkezpena

 

Diputatu Nagusia, foru-diputatuak, batzarkideak, agintari polizial eta judizialak, erakundeetako ordezkariak, eta, maitasun bereziarekin, biktimak, egun on eta ongi etorri berriz ere zuen etxera, Gipuzkoako Batzar Nagusietara.

 

Lehenik eta behin, Foru Parlamentuko Mahaiaren eta Kamara osoaren izenean, batzarkide taldeak eta langileak, legealdi honetan hasitako lanari jarraipena emateak sortzen digun poza adierazi nahi dizuet, terrorismoaren biktima guztiek merezi duten memoria kolektiboaren monumentua eraikitzen laguntzeak- erakundearen errealitatetik eta Euskadiko ordezkaritza politikotik-.

 

Era berean, ekitaldi honekin izuaren eta indarkeriaren kaltetuei euskal gune publikoa izateko aukera emateak atseginez betetzen gaitu, parte hartzeko eta testigantza emateko, foro instituzional eta politikoa hogeita hamar urte baino gehiagotan gure lurraldean eta hemendik kanpo giza eskubideen urraketak eragindako historia izugarriak kontatu ahal izateko.

 

"Benetan iragana "gainditu" daitekeen neurrian, gainditze hori, beti, gertatukoa kontatzea izango litzateke". Hanna Harent politilogo alemaniarrak bazekien zer zioen, eta holokaustoaren izugarrikerien ondorioz haserre eta arima hunkituta, oraintxe irakurri dudan esaldia esan zuen. Gizarte baten etorkizuna eta geroa ezin baita inoiz herritarrek jasandako sufrimendu bidegabea ahaztuz eraiki, indarkeria jasan zutenak gogoratzeak gizarte sendoago, pluralago eta, batez ere, justuagoa eraikitzeko zorroztasuna eta egokitasuna ematen du.

 

Onarpenetik haratago doazen oroimen ekitaldiak nahi ditugu, eta horretarako, lagunok, beharrezkoa da biktimen oroimen honen premisa gisa terrorismoak zuen arima zibikoaren eta eskubide eta askatasunak dituzten herritar libreen izaeraren deuseztapena eragin zuela.

 

Terrorismoaren biktima izatea herritarren urraketa sufritu izana esan nahi du.

 

Hori horrela bada, zuen gizarteak, indarkeriaren azken hartzaileak, zuen min pribatuarekin bat etorriz erantzun behar du, zuekin batera egon eta errespetuak eta onarpen publikoak eskaintzen duen besarkada leuna eman.

 

Hau horrela bada, osatzen dugun gizon eta emakumeen komunitatea behartuta dago memoriarako eskubidea, eta zuen oroimena errespetatzeko eskubidea defendatu eta ereitera; baina aldarrikapenean eta urratuta ikusi zenuten herritarren defentsan ere lagundu behar dizue.

 

Politikak eta erakundeek dugu erantzukizun handiena, ezinbestekoa eta saihestezina, terrorismoaren biktimekiko eginkizun horiek betetzen; eta ez hori bakarrik, behartuta gaude zumeak eta zutabeak jartzera etorkizuneko gizartean jasan zenuten erasoa gure historiaren zati izan dadin, eta, herri gisa, hobeak izaten lagun gaitzan, herritar toleranteagoak, eta, batez ere, libreagoak.

 

Gipuzkoako Batzar Nagusiak terrorismoaren indarkeria jasan zutenei laguntza morala ematen eta onarpen publiko eta politikoaren aldeko lanean ari dira, gure demokrazia indartzen lagundu baitzuten, baita gure eskubide estatua egonkorragoa egiten ere. Eta horretan jarraitzen dute terrorismoaren ankerkeriak eragiten duen pena eta min izugarritik.

 

Gaur, Foru Parlamentuaren gune publiko ireki honetan- hitzaren eta indarkeriarik ezaren egoitza, eta elkarrizketaren, eztabaidaren eta ezberdinen arteko topaketaren baloreen ordezkari bikaina- biktimen minaren dimentsio pribatua ezagutu eta gogoratzeko oroimen-ekitaldi bat egiten ari gara.

 

Terrorismoaren biktima diren herritarren bizitzan ekintza terrorista etenaldi bat da, lehena eta geroa banatzen duen etenaldia.

 

Lehen, biktimaren bizimodua normaltasun "anormal" batean egiten zen, terrorismoaren indarkeriak mehatxatzen duen edozein gizarte demokratikoren elkarbizitzan dagoen beldur eta askatasun ezaren menpe dagoen giroan.

 

Geroan, ekintza terroristak pertsona baten bizitza mila zatitan apurtzen du, bere familiarena, bere lagunena, bizilagunena eta bere unibertso intimo guztiarena.

 

Pertsona maitatuaren galerak eragiten duen min gupidagabea sufritzen duen geroa.

 

Eragin dizkiguten minen atsekabea sentiarazten duen geroa.

 

Egunero jazartua, erasotua eta mehatxatua izatearen oinazearekin bizirauten duen geroa, indarkeriaren totalismoari men egin eta makurraraziz.

 

Jarazpen terroristaren eraginez zure herritik eta zure bizitzatik ihes egin behar izatea dakarren geroa.

 

Zergatik gertatu zen ulertzen laguntzen ez duen geroa. Zergatik gertatu zen? Ezergatik, hori da urratzaileena eta mingarriena, indarkeria ez dela inoiz justifikatuta egongo eta biktimen mina are mingarriagoa dela arrazoirik ezagatik eta doakotasunagatik. Indarkeriaren azalpenik eta arrazoirik ezak atsekabe izugarria eragiten du, eta zuek bakarrik, biktimak, zarete hori azaltzeko gauza.

 

Hala ere, gero horretan itxaropena pizten da eta biktimek, gainditzeko esperientzian, euren jarrerarekin indarkeriarik gabeko baloreen alde egiten dute, askatasunaren, bakearen eta justiziaren alde.

 

Gaur gune honetan zuren testigantzak ematea nahi dugu. Indarkeriaren ankerkeria jasan zenuten eta ordura arte ahalegin eta maitasun handiarekin eraikitako zuen bizitza suntsitu zuen egun horren edo horien lehena eta geroaren berri ematea. Gaur zuekin hazi nahi dugu, eta zuen esperientziekin aberastu, zuen esperientziek historia egiten baitute eta arrazoirik gabeko tragediarekin bizitzen ikasteko eta gizabidezko adorea eta gorrotorik gabe arimaren eredu dira.

 

Gaur zuek entzungo zaituztegu. Gaur, hemengoa, zuen tribuna ere bada.

 

Rafaela Romero

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Lehendakari andrea

Gipuzkoako Foru Parlamentua, Donostia, 2009ko apirilaren 1ean.

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.