ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Ezagutu Batzar Nagusiak


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Egoitza

Batzar Nagusien gaur egungo egoitza

Gaur egungo egoitzaren kanpoaldea

Gaur egungo egoitzaren kanpoaldea

Egoitza martxoaren 21ean ireki zen, eta denbora batez Batzar Nagusien osoko bilkurak egiteko erabili zen. 2007ko apirilaren 2an, hauteskundeetara deitu zutenez, Batzar Nagusiak desegin ziren, eta legealdia amaitu zen. Legealdi berria hasi, eta, 2008ko urtarrilaren 25ean, Miramongo egoitza berrira joan ziren Batzar Nagusiak, erabat eta behin betiko.

 

Gaur egungo egoitzari buruzko informazio gehiago

 

 

Etxe Zuri, lehengo egoitza behin-behinekoa (1983-2007)

Etxe Zuri izan zen Gipuzkoako BNen egoitza 1983 eta 2007 artean

Etxe Zuri izan zen Gipuzkoako Batzar Nagusien egoitza 1983 eta 2007 artean

Gipuzkoako Batzar Nagusiak berrezarri eta hasierako urteetan, 1979. eta 1983. urteen artean, ez zuten beren eraikinik izan, eta bilkurak Gipuzkoako Foru Aldundian egiten zituzten (Gipuzkoa plazan). Gipuzkoako bizitza demokratikoarentzat hain garrantzitsua den erakunde batek ez zeukan egoitza propiorik bere jarduera garatzeko.

 

Etxe Zuri lehengo egoitzari buruzko informazio gehiago

 

 

 

Batzar Nagusien egoitzen historia

Gipuzkoako Batzar Nagusien irudia.

Bideo honek Batzar Nagusien 700 urteko historian erakunde hori hartu duten tokiak jasotzen ditu; Batzar Nagusiek, sortu zirenetik, izaera ibiltaria izan dute.

Bideoaren hitzezko azalpenak euskaraz badira, azpitituluak azalduko dira gaztelaniaz, eta alderantziz ere bai.

(1) Tamaina 61 MB
Bideoa VideoCD (VCD) formatuan. Bideoa ikusteko ez da kodekarik behar. Zuzenean ordenagailuan edo telebistan ikus daiteke, etxeko DVD-irakurgailu ohiko batekin.

(2) Tamaina 33 MB
Bideoa XviD formatuan. Bideoa ikusteko doako XviD kodeka (618 KB) instalatuta eduki behar da. Zuzenean ikusi daiteke ordenagailuan edo telebistan, XviD formatua onartzen duen DVD-irakurgailu batekin.

 

 

 

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.