ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
Ziurtagiri digitala edo ziurtagiri elektronikoa fitxategi informatiko bat da, ziurtapen-zerbitzuetako entitate batek sortua, nortasun-datu batzuk pertsona fisiko, erakunde edo enpresa bati lotzen dizkiona, horrela haren nortasun digitala Interneten baieztatzeko.
Ziurtagiri digitala baliozkoa da, batik bat, erabiltzaile edo web gune bat Interneten kautotzeko. Beraz, beharrezkoa da konfiantzazkoa izango den hirugarren baten laguntza, komunikazioan parte hartzen duten aldeetako edozeinentzat.
Konfiantzazko entitate horri lotutako izena Aginte Ziurtatzailea da, eta erakunde publiko bat edo Interneten aitortza duen enpresa bat izan daiteke.
Ziurtagiri digitalaren funtzio nagusia da edukitzailea kautotzea, baina komunikazioak zifratzeko eta era digitalean sinatzeko ere balio dezake. Administrazio publiko eta enpresa pribatu batzuetan, aldeen artean informazio nabarmena trukatzea dakarten izapide jakin batzuk egin ahal izateko eskatzen dute.
Ziurtagiri horiek aukera ematen dizute zerbitzu publiko ugaritara erraz eta azkar sartzeko, bai administrazio zentralekoetara, bai Eusko Jaurlaritzakoetara, bai Aldundikoetara eta, jakina, zure udalekoetara ere bai, eta, gainera, baita Internet bidezko kudeaketa-modalitate honetara pixkanaka sartuz doazen beste instituzioetakoetara ere.
Ziurtagiri horiek hainbat txarteletan aurkituko dituzu: NAN elektronikoan, Izenperen "herritar txartelean",...
ORRI-OINA: