ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Herritarrak


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Eskaeretarako eta Herritarrekiko Harremanetarako Batzordea

Batzorde hori batzarkide talde guztien ordezkariek osatzen dute. Edozein herritarrek dauka aukera Batzordearengana zuzendu eta bere eskaerak aurkezteko.

 

azalpen gehiago batzorde honi buruz

 

 

Eskaera nola aurkeztu

Eskuz edo postaz

Aurkeztu iezaiozu idatzi bat Batzordeari, eta honako hauek adierazi:

 

  • Eskatzailearen edo eskatzaileen nortasuna.
  • Jakinarazpenetarako helbidea.
  • Sinadura. Taldean aurkeztutako eskaerak eskatzaile guztiek sinatu behar dituzte.
  • Eskaeraren oinarri diren egitateak azaldu, argi eta arrazoituta.

 

Erantsi iezazkiozu idatziari kasua hobeto ulertzen lagundu dezaketen agiriak.

 

Idatzia Batzar Nagusiaren egoitzan zuzenean entrega dezakezu, edo helbide honetara bidali dezakezu:

 

Eskaeretarako eta Herritarrekiko Harremanetarako Batzordea

Gipuzkoako Batzar Nagusiak

Posta-kutxa 1400

20080 Donostia - San Sebastián

 

Ezin baduzu ordenagailua edo inprimatzeko beste bitartekorik erabili, idatzi ezazu letra argiz eta inprimategiko karaktereekin. Erosoagoa izan dadin, hemen eskaintzen dizugu txantiloia.

Online ziurtagiriaren bitartez

Prozesuaren zehar, ziurtagiria irakurgailuan sartzeko eskatuko zaizu. Sakatu hemen inprimakia betetzeko:

Sartu

Nola erabili zure ziurtagiria?

 


 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.