ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
Batzar Nagusiak 51 batzarkidek osatzen dituzte, eta horiek sufragio unibertsal, libre, zuzeneko eta sekretuz hautatzen dira, lau urterako. Hauteskundeen deialdia diputatu nagusiak egiten du, eta haiei dagozkien data eta epeak udal hauteskundeen berberak izaten dira. Batzar Nagusietarako hauteskundeen deialdia egiteko dekretuak batzarkideen agintaldia bukatzea dakar; nolanahi ere, Batzorde Iraunkorreko kideek beren zereginetan jarraitzen dute, Batzar Nagusi berriak eratu arte.
Gipuzkoako Batzar Nagusien Osoko Bilkura baten argazkia. 2013
Batzarkideak hautatzeko, Lurralde Historikoa lau hauteskunde-barruti hauetan banatzen da:
Hauteskunde-barruti bakoitzari batzarkide kopuru bat dagokio, hauteskundeen deialdia egiten duen dekretuan azaltzen dena eta barrutiko biztanle kopuruaren arabera ezartzen dena. Hauteskunde-barruti bakoitzean, talde politiko bakoitzak jasotako botoekiko proportzionala den sistema baten bidez egiten da hautaketa (D'Hondt legea izenez ezagutzen den prozeduraren bidez).
Behin hauteskundeak burututakoan, batzarkideek batzarkide direla egiaztatu behar dute, hauteskunde-batzordeak emandako egiaztagutuna Batzar Nagusien Idazkaritzan aurkeztuz. Ondoren, Batzar Nagusiak eratzeko Osoko Bilkuran, dei izeneko izapidea bete behar izaten dute: batzarkide bakoitzari Batzar Nagusien idazkarietako batek dei egiten dio, aulkia jabetzan har dezan. Horrekin, batzarkideak nolabait adierazten du dagozkion eginkizunak beteko dituela eta dagozkion eskubideak onesten dituela.
Batzarkideek Batzar Nagusien osoko bilkuretara joateko eskubidea eta betebeharra dute, bai eta batzordeenetara ere, batzordeko kide direnean. Halaber, beren zereginak ahalik eta ondoen betetzeko, Foru Aldundiaren esku dauden datuak, txostenak eta dokumentuak eskatu ahal izango dizkiote hari.
ORRI-OINA: