ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
Batzar Nagusietako Lehendakari hautatu zuten EA eta EEren botoekin (50etik 21 bigarren bozketan) 1987ko uztailaren 4an Segurako Hirian egin zen hasierako Bilkuran. Euskara hutsean egin zuen agur-diskurtsoa, eta bertan, ondorengoak aipatu zituen Gipuzkoak une hartan zituen arazo larrienekotzat: langabezia, batez ere gazteena, eta bake-premia. Eztabaida-foro gisa aurkeztu zituen Batzar Nagusiak, batez ere eztabaida plural eta baketsuko foro gisa: “Anitz gara eta anitz pentsa-molde da gure artean. Bakoitzari berea defenditzeko eskua sor zaio. Batzarre Nagusi hauetan norberak bere iritziak agertu ahal izan ditu pake eta errespetoko giro batean. Lan serio bat egiten saiatuko ahal gara guztiok Herri honen onerako izan dadin” .
Leg | organoa | duen kargua | Alta | Baja |
---|---|---|---|---|
3 | Mahaia | BBNNetako lehendakaria | 1987-07-04 | 1991-06-17 |
3 | Osoko Bilkura | BBNNetako lehendakaria | 1987-07-04 | 1991-04-01 |
3 | Batzorde Iraunkorra | BBNNetako lehendakaria | 1987-07-14 | 1991-06-17 |
3 | Araudi Batzordea | BBNNetako lehendakaria | 1987-09-15 | 1991-04-01 |
3 | 1998an izandako uholdeekin hartutako neurriei buruzko Batzorde Berezia | Lehendakaria | 1988-07-22 | 1991-04-01 |
ORRI-OINA: