ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
Agintaldi bakoitza hasterakoan, Bozeramaileen Batzordeak batzorde arruntak eratzea erabaki eta bakoitzaren eskumen-eremua zehaztuko du. Eskumen-eremu hori, oro har, Foru Aldundiko departamentuei dagokien bera izaten da.
Halaber, Bozeramaileen Batzordeak batzorde arruntetako kide kopurua zehazten du, betiere irizpide hauei jarraituta:
Batzordeek beren kideen artean mahai bat hautatzen dute, eta lehendakari batek, lehendakariorde batek eta idazkari batek osatzen dute mahaia.
Batzorde arruntek bertan dauden kideen gehiengo soilez hartuko dituzte erabakiak. Berdinketa egonez gero, boto haztatuaren sistema erabiliko da, hau da, batzarkide talde bakoitzak batzorde bakoitzerako izendatutako bozeramaileak bere taldeak Batzar Nagusietan dituen aulki adina boto izango ditu.
Batzordeek talde txostengileak osa ditzakete batzordearen eskumeneko gai zehatzak aztertzeko. Taldeak txosten bat egingo du, kideen gehiengoaren iritzia jasoko duena. Bat ez datozen iritziak boto partikular gisa agertuko dira. Txosten hori talde txostengilea zer batzordetan sortu den, batzorde horretan aurkeztuko da, honek eztabaidatzeko eta onartzeko.
ORRI-OINA: