ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
Batzar Nagusien Mahaia lehendakariak, bi lehendakariordek eta bi idazkarik osatzen dute. Mahaikide hauek isilpeko bozketaren bidez izendatzen dira, agintaldi bakoitzaren hasieran Batzar Nagusiak eratzeko egiten den bilkuran.
Mahaia Batzar Nagusien organo gidaria da, eta Ganbera antolatzea eta haren barne-araubidea eta gobernua bideratzea dagokio. Halaber, Ganberak parte hartzen duen ekitaldietan, Mahaia da Ganberaren ordezkari kide anitzekoa.
Legebiltzar-izaerako lanen artean, honako hauek azpimarra daitezke: legebiltzar-izaerako idatziak eta agiriak izapidetu eta kalifikatzea, Barne Araudiaren arabera, bai eta agiri horiek onargarriak edo onartezinak diren erabakitzea ere. Halaber, berari dagozkio Batzar Nagusien jarduera sustatzea, jardueraren ildo nagusiak programatzea, Osoko Bilkuren eta batzordeen jarduera-egutegia zehaztea eta Ganberako organoen lanak koordinatzea.
Mahaiak Batzar Nagusien lehendakariaren agintaritza eta zuzendaritzapean egiten du lan.
Lehendakaria ez dagoenean edo hark ezin duenean, lehendakariordeetako batek ordezten du, haren egitekoak betez. Lehendakariordeak, halaber, lehendakariak edo Mahaiak emandako beste edozein zeregin ere beteko du.
Mahaiko idazkariei dagozkie, beste zereginen artean, osoko bilkuretako aktak baimentzea, jakinarazpenei eta espedienteei bide ematea, bozketen emaitza zenbatzea, eta bilkuretan lehendakariari laguntzea eztabaiden ordena eta bozketen zuzentasuna ziurtatzeko. Horietaz gain, lehendakariak edo Mahaiak eman diezazkioketen beste edozein zeregin ere beteko ditu.
Aurreko legealdietako Mahaiko kideak
ORRI-OINA: