ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
Osoko Bilkura Batzar Nagusien organo garrantzitsuena da eta Ganberako kide guztiak biltzen ditu.
Bilkura-aldi arrunta urtero irailaren lehendabizikotik hasi eta hurrengo uztailaren bira artekoa izango da.
Osoko Bilkurarako deialdia lehendakariak egingo du, Mahaiarekin adostuta, bere ekimenez edo gutxienez Batzar Nagusietako kideen bostena ordezkatzen duten bi batzarkide taldek edo gehiagok eskatuta.
Mahaiak gai bat Osoko Bilkuran eztabaidatzeko kalifikatzen duenetik hurrengo 40 egunen barruan egin behar da Osoko Bilkura arrunta, bi salbuespenekin: Mahaiaren iritziz bideratzen ari diren gai batzuk elkartzea komeni denean, edo Araudiaren ondorioz ezinezkoa denean gaia epearen barruan bideratzea.
Lehendakariak, Bozeramaileen Batzordearekin adostuta, ohiz kanpoko bilkurak egitea erabaki dezake, Foru Aldundiak, Batzorde Iraunkorrak edo Batzar Nagusietako kideen herenek eskatuta. Eskaeran, ohiz kanpoko bilkurarako gai-zerrenda agertu behar da. Gai-zerrenda bukatzen denean amaituko da ohiz kanpoko bilkura.
Urtero, uztailaren bian, Batzar Nagusien Osoko Bilkura nahitaez bilduko da, handikiro, eta historian izan duen tradizioaren arabera tokia urtero aldatuko da. Egun horretan, Batzar Nagusiak dagokion udalerrian biltzen dira, XIX. mendean finkatutako hurrenkera honi jarraituz: Segura, Azpeitia, Zarautz, Irun, Ordizia, Zumarraga, Azkoitia, Oñati, Zumaia, Hondarribia, Bergara, Mutriku, Tolosa, Oiartzun, Arrasate, Donostia-San Sebastián, Hernani, Elgoibar, Deba, Errenteria, Getaria, Eibar, Zestoa.
Osoko bilkurak publikoak izango dira, Ganberako kideen gehiengo osoak ateak itxita egitea erabakitzen duenean izan ezik.
ORRI-OINA: