ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Jarduera


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Adierazpen instituzionala

JON ANDER USABIAGA GIPUZKOARRAREN HERIOTZA ERAGIN DUEN LAN-ISTRIPUARI BURUZKO ADIERAZPEN INSTITUZIONALA.

 

Batzar Nagusietako lehendakariak, 2008ko maiatzaren 28an Osoko Bilkuran onartutako ebazpen proposamenaren arabera eta hori betez, Etxalarren N-121 errepideko lanetan ari zela Jon Ander Usabiaga 27 urteko ordiziarraren heriotza ekarri duen gertaren inguruan honako ADIERAZPEN INSTITUZIONALA egiten du:

 

1. Gipuzkoako Batzar Nagusiek publikoki salatu eta bere gaitzespena adierazi nahi du lan ezbeharrekiko, eta bere nahigabea eta dolua adierazi nahi du heriotza berri honen aurrean, Jon Ander Usabiaga ordiziarraren senitarteko eta lagunei elkartasuna eta babesa adierazten dien bitartean. Era berean, Gipuzkoako Foru Parlamentuak bere kezka eta interesa adierazi nahi du Etaxalarren egiten ari diren N-121 errepidearen lanetan izandako lan-istripuan zauritu direnengatik.

 

2. Gipuzkoako Foru Parlamentuak gogor deitoratu nahi du lan-istripuak eta langileen heriotzak salatzea zoritxarrez ohikoa bihurtzen ari delako. Dena dela, lan-istripuen arazo larria, garrantzia, eta eragiten dituen heriotzak eta zaurituak ordezkari politikoak behartzen gaitu horrelako gertakari larrien aurrean isilik ez gelditzera.

 

3. Horregatik, Gipuzkoako Batzar Nagusiek erakundeei, administrazioei, enpresari egiturari, gizarte eragileei eta eragile sindikalei eskatzen diete, bakoitzak bere lan edo eskumenen eremuan lehentasuna eman diezaiola langileek laneko osasun eta segurtasunerako duten eskubideen defentsari, lan jarduera ezberdinetako legedia errespetatu eta bete dezatela, eta laneko arriskuen prebentzioan jardunbide egokiak hobetzeko ekimenak burutu ditzatela.

 

COMUNICADO INSTITUCIONAL SOBRE EL ACCIDENTE LABORAL QUE HA CAUSADO LA MUERTE DEL GUIPUZCOANO JON ANDER USABIAGA.

 

La Presidenta de las Juntas Generales, en virtud y en cumplimiento de la Propuesta de Resolución, de fecha 28 de Mayo de 2008 aprobada en sesión plenaria, ante la muerte del ciudadano guipuzcoano Jon Ander Usabiaga, ordiziarra de 27 años, mientras trabajaba en las obras de la N-121 en Etxalar, emite el siguiente COMUNICADO INSTITUCIONAL:

 

1. Las Juntas Generales de Gipuzkoa hacen pública la denuncia y rechazo de la institución ante los accidentes laborales, mostrando su pesar y dolor por este nuevo fallecimiento, al tiempo que desean transmitir su solidaridad y apoyo a los familiares y amigos del ordiziarra, Jon Ander Usabiaga. Asimismo, el Parlamento Foral de Gipuzkoa quiere mostrar la preocupación e interés por el estado de salud de todos los heridos en este accidente laboral que ha tenido lugar en las obras de la N-121 en Etxalar (Navarra).

 

2. El Parlamento Foral de Gipuzkoa lamenta profundamente lo dramáticamente habitual que está siendo tener que denunciar los accidentes laborales y las muertes de trabajador@s. Ello no obstante, la gravedad del problema de la siniestralidad laboral, su trascendencia, y la tragedia de pérdida de vidas humanas y heridos que produce nos obliga a l@s representantes públic@s a no callar ni guardar silencio cuando estos hechos tan graves se producen.

 

3. Es por todo ello que las Juntas Generales de Gipuzkoa mantienen su petición a instituciones, administraciones, tejido empresarial, agentes sociales y sindicales a priorizar, cada uno dentro de su ámbito de trabajo y competencia, la actividad en defensa de los derechos de l@s trabajadores a la salud y seguridad en el trabajo, al respeto y cumplimiento de la legalidad en esas materias en las distintas actividades laborales y a la realización de iniciativas de mejora de las buenas prácticas de prevención de riesgos en el trabajo.

 

 

 

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.