ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Ezagutu Batzar Nagusiak


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Aro Modernoa (XVII. eta XVIII. mendeak)

HISTORIOEN ATALEKO AUKERAK

Batzarren Erregistroa. 1711-1712.

Batzarren Erregistroa. 1711-1712. GAO/AGG. Argazkia: GAO/AGG

XV. mendearen bukaera geroztik hogeita bost hiribildu, hiru alkatetza (Areria, Saiaz eta Aiztondo) eta bi bailarek (Leniz eta Oiartzun) zuten eserlekua Batzarretan. XVII mendean hiribildu berriak sartzen joan ziren. Bakoitzari zegokion kargu publikoa garbi azaltzen zen. Garrantzitsuenen artean honakoak aipa ditzakegu:

 

  • Korrejidorea: Errege ordezkaria, bera gabe ezin ziren batzarrak egin. Legezko xedapenen arabera, Batzarretara dei egin behar zitzaion, baina azaltzen ez bazen, besterik gabe egin zitezkeen batzarrak, eta haietan hartutako xedapen guztiak baliozkoak ziren.
  • Aholkulari lehendakaria: Batzarren jatorrizko Partaidea, bilera egiten zen Udalerriaren proposamenez izendatzen zuten. Bere eginkizuna ez zen batzarren zuzendaritza -hori korrejidoreari zegokion- baizik eta epailaritza. Batzar Nagusiek agintzen zizkioten kausak aztertzeko ardura zuen, letratu gisa ihardunez. Ordaindutako kargua zuenez, lege-bilduma mardul bat zeukan bere esku okerreko iharduketei aurrea hartzeko, eta bere buruaz eta ondasunez erantzun behar zion berak egindakoari.
  • Eskribau leiala: Batzarretako idazkari lanak egiten zituen. Ukitutako gaiei buruzko aktak idatzi behar zituen.
  • Prokuradoreak: Prokuradoreak herrietako ordezkariak ziren eta Erdi Aroan egiten zen era eta modu berberan aukeratzen zituzten.
Batzarren eta aldundien akten liburua. 1711-12

Batzarren eta aldundien akten liburua. 1711-12 (AGG-GAO)

Aro Berrian zehar, eta Batzarren legegintza-iharduera finkatzearen ondorioz, gero eta eginkizun gehiago hasi ziren hartzen Batzarrak. XVII. eta XVIII. mendeetan honako hauek aipa genitzake laburki:

 

  • Armadari zegozkionak: Gipuzkoa kokaleku estrategikoan zegoenez, armada kontuekin zerikusia zuen guztia garrantzi handikoa izaten zen. Guda-gatazkaren bat gertatuz gero, "Diputación a Guerra" delakoa hasten zen lanean, eta horrelako une larrietan Probintziak ahalik eta ondoen eta indartsuen iharduteko beharrezko neurri guztiak hartzeko ardura haren esku uzten zuten. Era berean, berari zegokion gipuzkoar gudarosteak erreklutatzea, eta hauek foru xedapenen arabera- ezin zuten lurraldetik atera aurrez soldata jasotzen ez bazuten. Halaber, Probintziari bere defentsarako armak emateaz arduratzen ziren Batzarrak.
  • Ekonomia eta zerga alorrekoak: Batzarrei zegokien zergak kobratzeko lana, Erdi Aroan egiten zen modu berean. XVII. eta XVIII. mendeetan finantza-betebehar handiagoak zeudenez, kontsumo-artikuluen gaineko zergak ezarri ziren, eta ardoa, bakailaoa, legatza eta itsas aingiraren gain ezarritako zergen bitartez jasotako emaitza finkatu zen, 1738an Erdi Aroko fuego banaketak desagertu ondoren zerga-sistema berria sortuz.
  • Epaiketa alorrekoak: Auzi zibil eta kriminaletan eskumenak izanik, gipuzkoarrek edo gipuzkoarren aurka itsasoan edo lurraldetik kanpo egindako delituak epaitzeko eskumen berezia zuten. 1696an foru bilduma zabal bat osatu zen, Batzar Nagusien epaiketa ahalmenak ezarriz eta Erdi Aroko eskumen gehientsuenak gordez.
  • Administrazio eta gobernukoak: 1619tik aurrera, Probintziak bere idazkaria izendatzen zuen, Gipuzkoako administrazioaren buru izanik. Administrazioaren konplexutasunak kargu berriak sortarazi zituen. Halatan, 1667an Batzarren inprimatzaile lana sortu zen eta 1.696an Probintziako artxibatzailearena.
  • Legegintzakoak: Legegintzan zuten eginkizun nagusia ordenantza edo legezko arauak egitea zen, horien edukinak arauzko edo prozedurazko arazoetara mugatuz, eta haiek indarrean jartzeko errege-onarpena behar zen, Probintziak horri erantzuteko eskubidea izanik.

Batzar Nagusien eskumenetako bat Aro Berrian Foru pasea zen. Horrek esan nahi zuen Batzar Nagusiek Koroak emandako xedapen batzuk onartu bai baina bete gabe uzteko eskumena zutela, baldin eta haiek gipuzkoar foruen aurka zihoazela uste bazuten.

Europako monarkiek, Espainiakoak barne, gerra deklaratu zioten 1793an Errepublika frantses gazteari. Gipuzkoako gudarosteak garaipenez garaipen Baionako inguruetara iritsiak baziren ere, gatazkak oso okerreko aldaketa jo zuen Gipuzkoarentzat. Konbentzioaren aldekoak, Donostia harturik, Miranda de Ebroraino iritsi ziren. Batzar Nagusiek, 1794an Getarian bildu eta bere kasa Frantziarekin negoziatzeko ahalegina egin zuten, estatu aske eta neutral bat sortzeko asmoz. Frantsesen interesik ezak eta Konbentzioko Gerrari amaiera eman zion Basileako Bakeak eragotzi zuten asmo hori.

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.