ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
1991-ko Bakearen Nobel Saria, Aung San Suu Kyi
Gipuzkoako parlamentuak bat egin du Birmaniaren aldeko kanpainarekin: "Herrien karabana, Birmaniako bakearen alde" du izena kanpainak, eta Asiako herrialde horretan aldaketa politiko bat ematea bultzatu nahi du. Babes-sareak eratu nahi ditu, Birmanian bakea, giza-eskubideak eta demokrazia sustatzeko. Gaur egun, Birmaniako Junta Militarraren menpean bizi dira 56 milioi birmaniar: planetako diktadurarik zaharrena da. Bakearen Nobel sariduna da Aung San Suu Kyi birmaniarra, eta oraindik ere etxe barruko atzipenaldian jarraitzen du. Bi mila preso politiko baino gehiago daude Birmaniako espetxeetan.
2010. urte osoan zehar, Birmaniarekiko elkartasunaren karabanak munduko hiri asko zeharkatuko ditu, elkartasuna bultzatzeko, eta politikako nahiz erakundeetako ordezkariekin bilerak egiteko. Hiriei mugak gainditzeko aukera eskaini nahi die, elkarrekin lan egiteko Birmaniako diktadura deuseztatzea lortzeko.
Birmaniaren aldeko bakearen kanpaina Gipuzkoako hiriburura ere iritsi da, eta Aung San Suu Kyi-k zein birmaniarrek bizi duten egoeraren berri eman dute.
ORRI-OINA: