ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Herritarrak


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Laguntzen deialdia irabazi-asmorik gabeko elkarteen nazioarteko lankidetzarekin lotutako proiektuetarako

 

 

Gipuzkoako Batzar Nagusi hauetako MAHAIAk, 2020ko ekainaren 9an egindako bileran, ERABAKI hau hartu du, besteak beste:

 

Zerbitzu juridikoek egindako proposamen-oharra ikusita, Mahaiak honako hau erabaki du:

 

  • Irabazi-asmorik gabeko elkarteentzako laguntzen oinarri arautzaileak onartzea, nazioarteko lankidetzarekin lotutako proiektuetarako.
  • Laguntza horien deialdia egitea. Deialdia, oinarri arautzaileekin batera, Gipuzkoako Batzar Nagusien aldizkari ofizialean eta erakundearen webgunean argitaratuko da.
  • Eskabideak aurkezteko epea 2020ko uztailaren 30ean amaituko da.

 

Donostian, 2020ko ekainaren 9an.
Lehendakaria
Xabier Ezeizabarrena Saenz

 

 

Aurkezteko epea

 

Eskaerak aurkezteko epea 2020ko uztailaren 30ean amaitzen da, 13.00etan. Eskaera egiteko, eskabidea eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu behar dira Gipuzkoako Batzar Nagusietako erregistroan (Miramon pasealekua 164, Donostia), emailez (idazkaritza@bngipuzkoa.eus) edo legez ezarritako beste edozein bide erabilita.

 

Eskaerak aurkezteko epea amaitu da.

 

Dirulaguntzetara bideratutako gehieneko zenbatekoa, guztira: 51.900 euro.

 

 

Zerikusia duten artxiboak behera kargatu

 

 


 

 

ISH-SMH Itsas Salbamendu Humanitarioa, Alboan, Elkano Fundazioa eta Amigos So-lidarios erakundeek eskatutako laguntzak onartu dituzte Batzar Nagusieek

  • Amigos Solidarios GKEak 8.000 euro eskatu ditu Ugandako Kamwirungan-en berdintasunezko hez-kuntzako egitasmo bat bultzatzeko eta Mahaiak onartu egin du dirulaguntza hori ematea.
  • Itsas Salbamendu Humanitarioak, ISH-SMH elkarteak, 9.000 euro eskatu ditu Greziako Kios uharte-ko Vialeko errefuxiatuen kanpalekuan arreta eskaintzen duten erizain eta mediku boluntariei laguntzeko eta Mahaiak onartu egin du dirulaguntza hori ematea.
  • Alboan GKEak 10.000 euro eskatu ditu, COVID-19aren krisiaren aurrean Nikaraguako Cantera zentroak laguntzen dituen herriek arreta humanitarioa izateko eta alderdi psikologikoa indartzeko eta Mahaiak onartu egin du dirulaguntza hori ematea.
  • Elkano Fundazioak 10.600 euro eskatu ditu "Postalak mundubiran" proiekturako, zeinaren bidez munduko bost herrialdetako 250 neska-mutikoren esku hartzea lortu nahi duen, Euskadiko eta Andalu-ziako haurrez gain, postalak asmatzen eta bidaltzen. Mahaiak onartu egin du dirulaguntza hori ematea.

Gipuzkoako Batzar Nagusiek 51.900 euroko aurrekontua dute lankidetza eta garapenerako eta dirukontu ho-rretatik bideratuko dira lau egitasmoen baturako 37.600 euroak, aipatutako erakundeek aurkeztu dituzten lankidetza proiektuak egiteko.

 

Erabaki hori Batzar Nagusien aldizkarian argitaratuko da (4. horrialdea)

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.