ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
Gipuzkoako Batzar Nagusi hauetako MAHAIAk, 2021eko apirilaren 27an egindako bileran, ERABAKI hau hartu du, besteak beste:
Nazioarteko lankidetzako dirulaguntzen inguruko proposamena (2021):
Nazioarteko lankidetzako dirulaguntzen inguruko deialdia onartzea, zeinaren oinarriak akta honi erantsita baitoaz, eta deialdi hori erakundearen aldizkari ofizialean eta webgunean argitaratzea.
Donostian, 2021ko apirilaren 27an.
Lehendakaria
Xabier Ezeizabarrena Saenz
Aurkezteko epea
Eskaerak aurkezteko epea 2021eko ekainaren 30ean amaitzen da, 14.00etan. Eskaera egiteko, eskabidea eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu behar dira Gipuzkoako Batzar Nagusietako erregistroan (Miramon pasealekua 164, Donostia), emailez (idazkaritza@bngipuzkoa.eus) edo legez ezarritako beste edozein bide erabilita.
Dirulaguntzetara bideratutako gehieneko zenbatekoa, guztira: 61.900 euro.
ORRI-OINA: