ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
Gipuzkoako Batzar Nagusi hauetako MAHAIAk, 2026ko martxoaren 24an egindako bileran, ERABAKI hau hartu du, besteak beste:
2026ko nazioarteko lankidetzarako dirulaguntzei buruzko proposamena:
Nazioarteko lankidetzari lotuta dauden irabazi asmorik gabeko elkarteentzako laguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onestea, eta deialdia Batzar Nagusien Aldizkari Ofizialean eta webgunean argitaratzea.
Donostian, 2026ko martxoaren 24an.
Lehendakaria
Xabier Ezeizabarrena Saenz
Aurkezteko epea
Eskaerak aurkezteko epea 2026ko maiatzaren 07an amaitzen da, 14.00etan. Eskaera egiteko, eskabidea eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu behar dira Gipuzkoako Batzar Nagusietako erregistroan (Miramon pasealekua 164, Donostia), emailez (dirulaguntzak@bngipuzkoa.eus) edo legez ezarritako beste edozein bide erabilita.
Dirulaguntzetara bideratutako gehieneko zenbatekoa, guztira: 50.550 euro.
ORRI-OINA: