ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
"Elkano bera, eta burutu zuen balentria ezagutzera eman nahi duten proiektuak koordinatzeko sortu da."
"Egun ezezaguna izaten jarraitzen duen historiako zati bat ezagutzera emateko sortu da fundazioa: munduaren inguruko lehen itzulia, Elkanok zuzendua, orain dela bost mende hain juxtu. Gizateriarentzat aldaketa garrantzitsuak ekarri zituen gertaera historiko hark hiru urteko iraupena izan zuen, eta euskaldunek, beste batzuekin batera, protagonismo handia izan zuten.
Fundazioak aldi baterako iraupena izango du, hain zuzen ere espedizioak izan zuen iraupen bera, eta helburu nagusi bat: herritarren jakin-nahia piztea gertakari garrantzitsu haiekiko eta gertakari horiek garaiko gizartean nahiz gizakiaren historian izan zuten ondorioekiko. Zer izan ginen euskaldunok orain bost mende eta zer izaten jarraitzen dugu gaur egun? Historiak, 500 urte geroago, agerian jartzen gaitu eta interpelatu egiten gaitu.
Kultura, ekonomia eta gizartea garatzeko aukera bilakatu nahi du urteurren hau fundazioak, eta horrela, etorkizunerako ondarea utzi."
Informazio gehiago webgune ofizialan: www.elkanofundazioa.eus
ORRI-OINA: