ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Herritarrak


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Argiz betetako lorategia genero indarkeriaren aurka

 

Gipuzkoako foru parlamentuak, gaur, emakumeen aurkako indarkeriaren nazioarteko egunaren bezperan, Acovidem elkartearekin batera antolatutako ekitaldia egin du. Ekitaldian, Gipuzkoako gizartearen sektore guztiek hartu dute parte.

 

"Argiz betetako lorategia genero indarkeriaren aurka", horra ekitaldiaren izenburua. Lelo horren atzean, jende andana bildu da: ganberako lehendakaria -Rafaela Romero-, Mahaia, erakundeetako ordezkariak, alderdi politikoetakoak, gizarte eragileak, artistak, kirolariak eta hedabideak. Ekitaldian izan dira, baita ere, Gipuzkoako genero indarkeriaren aurkako Gizonen Plataformako kideak, Nagore Laffageren ama -Asun Casasola-, Acovidem elkarteko bozeramailea -Esther Antero-, Juan Pablo Urtizberea eta haren emazte Conchi Miranda, eta La Oreja de Van Gogh-eko kideak.

 

Ehundik gora pertsonek hartu dute parte ekitaldian, eta Batzar Nagusien lorategian bildu dira. Ikasle gazteak ere etorri dira; izan ere, ikastetxeetan genero indarkeriaren aurkako gaia jorratu dute, eta lan horien amaiera gisa etorri dira.

 

Hona zer esan duen Rafaela Romerok hitzaldian: "Tratu txarren aurkako borroka errazago irabaziko dugu jabetzen bagara etengabeko borroka dela, eta haurtzarotik helduarora arte txertatu behar dugula. Indarkeria hori ez da adin kontua, ez eta garaien kontua ere. Horregatik ekarri ditugu gaur gogora bai lehen bai orain eraso fisiko zein eraso psikikoak pairatu dituzten emakume guztiak. Bortxatu dituzte, erabili dituzte, prostituitu dituzte, edo pertsona gisa ezereztu dituzte". Lehendakariaren hitzaldia eta gero, hogei urteko ikasle gazte batek -Allende- Gioconda Belli-ren poema bat irakurri du, eta Leire Martinez-ek, La Oreja de Van Gogh-eko abeslariak, Felipe Juaristi-ren poema bat irakurri du euskaraz. Jarraian, parte hartzaile guztiek kandela eta lore bana jarri dituzte Batzar Nagusien lorategian, bakoitzak idatzitako mezu batekin batera. Ekintza horren bidez, adierazi nahi izan dute Gipuzkoako gizarte osoak hartu behar duela konpromisoa arazo honi aurre egiteko, belaunaldi guztiei dagokigulako arazoa konpontzea.

 

Reglas de juego para los hombres que quieran amar a las mujeres

De Gioconda Belli

II

El hombre que me ame
no querrá poseerme como una mercancía,
ni exhibirme como un trofeo de caza,
sabrá estar a mi lado
con el mismo amor
con que yo estaré al lado suyo.

 

IV

El hombre que me ame
no dudará de mi sonrisa
ni temerá la abundancia de mi pelo,
respetará mi tristeza, el silencio
y con caricias tocará mi vientre como guitarra
para que brote música y alegría
desde el fondo de mi cuerpo.

 

X

El amor de mi hombre
no le huirá a las cocinas,
ni a los pañales del hijo,
será como un viento fresco
llevándose entre nubes de sueño y de pasado,
las debilidades que, por siglos,
nos mantuvieron separados
como seres de distinta estatura.

 

XI

El amor de mi hombre
no querrá rotularme y etiquetarme,
me dará aire, espacio,
alimento para crecer y ser mejor,
como una revolución
que hace de cada día
el comienzo de una nueva victoria.

Beldurra

Felipe Juaristi

Amak beldurra du.

 

Ohetik jaikitzeko beldurra du,
arropa janzteko beldurra du,
etxetik ateratzeko beldurra du,
eta etxera sartzeko beldurra.

 

Kalean ibiltzeko beldurra du.

 

Ez ditu aurpegiko zauriak erakutsi nahi.

 

Amak beldurra du.

 

Telefonoz hitz egiteko beldurra du,
irratia pizteko beldurra du,
atea irekitzeko beldurra du
eta atea ixteko beldurra.

 

Ispiluaren aurrean jartzeko beldurra du.

 

Ez ditu bere oihuak entzutea nahi.

 

Amak beldurra du.

 

Barre egiteko beldurra du,
negar egiteko beldurra du,
lo egiteko beldurra du
eta esnatzeko beldurra.

 

Den bezala azaltzeko beldurra du.

 

Ez zaio bere burua gustatzen.

 

Amak beldurra du.

 

Ez du bizi nahi,
eta ez du hil nahi.
Ez daki ezkutukoak direla
sendatzen ez diren minak.

 

 

 

 

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.