ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Herritarrak


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Emakumeenganako indarkeriari EZ

 

Emakumeenganako indarkeriari EZ

 

PARLAMENTUAK EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN BESTE MODU BATZUK EKARRI DITU GOGORA

Gipuzkoako parlamentuko lehendakariak, Rafaela Romerok, gaur esan du "emakumezkoei, oraindik, tratu txarrak eragiten zaizkiela, funsgabe eta modu iraunkorrean, bidegabea izan den historiaren babesean, eta kultura oraindik sexista eta matxista dela baliatuta". Batzar Nagusien hallean egin den ekitaldi batean esan ditu Romerok adierazpen horiek, emakumearen aurkako indarkeria amaiarazteko nazioarteko eguna ospatzerakoan. Ekitaldian izan dira, baita ere, Berdintasun Batzordeko lehendakaria, Rebeka Ubera, eta Mahaiko kideak. Guztien artean, testu bat irakurri dute, emakumearen aurkako indarkeriaren modu ezberdinak islatzeko: emakume ezinduen aurkako tratu txarrak, txirotasunaren feminizazioa, bortxaketa gerrako arma izatea, sexu-indarkeria, eta estalitako eta eskubiderik gabeko emakumeak.

 

Romerok, hitzaldian, gogora ekarri nahi izan du "Gipuzkoan, Euskadin eta mundu osoan, oraindik, bidegabeko indarkeria arbuiagarria eta, batez ere, absurdoa pairatzen dugula. Emakumeen aurka egiten da, populazioaren erdia baino gehiago osatzen duten pertsonen aurka, umiliatuz, irainduz, erasotuz, bortxatuz, lesionatuz, lehertaraziz, torturatuz, prostituituz eta hilaz, askotan hilaz, kromosoma ezberdinekin jaiotzeagatik". Lehendakariak azpimarratu du Batzar Nagusiek genero-indarkeriaren aurkako jarrera eta tratu txarrak eragiten dituzten gizonezkoen aurkako jarrera hartu zutela, hartzen dutela, eta hartuko dutela. "Gipuzkoako parlamentuak indarkeriarik gabeko eta askatasunezko bizitza izateko eskubidea defendatzen du emakumeentzako, pertsona guztientzako bezala".

 

Romerok baieztapen hauek ere egin ditu: "Askatasunen sisteman zerbait oker dabil; milaka urte atzetik datorren huts bat baitauka oraindik: emakumearen bazterkeria. Eta oraindik elkarbizitza demokratikoa hobetzeko eta tratu txarren aurka borrokatzeko bataila nagusietako bat izaten jarraitzen du." Lehendakariak salaketa hau egin du: "Mundu osoan milioika emakume bizi dira giza-eskubideen gabeziarik handienak pairatzen, emakume jaiotze hutsagatik."

 

Ekitaldian izan direnek burka bat janzteko aukera izan dute. Burka da emakumea ezereztearen irudirik adierazkorrena. Hona Romeroren iritzia: "Ezin badituzte suntsitu, desagerrazari egiten dituzte, dela betirako, suntsituz, mundu osoan zehar gertatzen diren feminizidioen bidez, dela ezkutatuz, goitik behera, emakumeen mundua ilundu eta txikitu arte. Burkaren bidez argia eta ikusmena kentzen dizkiete; legeen bidez eskubideak kentzen dizkiete".

 

Ekitaldian bi kartel handi izan dira ikusgai: puntu lilarena, eta emakumezkoen oinazea erakusten duten irudi ezberdinena. Ekitaldia amaitzeko, Verdini dantza-taldeak koreografia bat dantzatu du, piztuta izan dituzten kandelen bidez, bereziki egun honetarako pentsatutakoa.

 

 

Gipuzkoako haurrak genero indarkeriaren aurka

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta gipuzkoako haurrek aurkeztutako sinadurak.

 

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.