ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Herritarrak


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Lehendakaritzaren Adierazpena

 

 

 

LEHENDAKARITZAREN ADIERAZPENA

 

 

Gaur jardunaldi garrantzitsu bat ospatzen dugu, herri honen historian lehenengo aldiz ospatuko duguna. Azaroaren hamarra Euskadin MEMORIAREN EGUNA da eta izango da. Eta gaurkoa bezalako egun batean ondokoa aldarrikatu nahi dugu:

 

1. Euskal herritarrok bakean eta askatasunean bizitzeko eskubidea dugu, totalitarismoaren, indarkeriaren eta bazterkeriaren mehatxurik gabe. Euskal gizartearen eta berau ordezkatzen duten erakundeen lehenengo helburua terrorismoa amaitzea eta bakea lortzea da.

 

2. Euskal gizartea eta bere erakundeak tematuta gaude terrorismoaren biktimen oroimena erreferentzia bihurtzen: askatasunean, tolerantzian, justizian eta aniztasunaren errespetuan oinarritzen den etorkizun baketsu baten erreferentzia.

 

3. Oroimena ez da soilik terrorismoaren indarkeria jasan duten pertsonen funtsezko eskubidea. Gertatutakoaren kontaketa partekatu eta benetakoa eraikitzen lagunduko digun funtsezko argudioa da, biktimaren ikuspegitik, non indarkeriak eta honen justifikazioak behin betiko baztertuta geratzen diren eta biktimak betirako aintzat hartuak diren, gizalegezko adiskidetasunezko garai berri batean.

 

4. Memoriak izenak eta datak jartzen ditu terrorismoak ezinezko aitzakiak eta justifikazioak jartzen dituen lekuetan. Memoriak bidegabeko sufrimenduaren akta egiten du, eta zigorgabetasunarekiko tolerantzia oro eragozten du. Oroimenak, azken batean, behartutako ahanzturaren edo ahanztura interesatuaren lilura tentatzailearen aurrean prebenitzen ditu herritarrak.

 

5. Gaur terrorismoaren biktima guztiak gogorarazten ditugu, salbuespenik gabe. ETAren izuaren biktimak, euskaldunen arteko elkarbizitza oraindik ere mehatxatzen duen talde terrorista bakarraren biktimak, eta GALek, Batallón Vasco Españolek nahiz indarkeria zerabilten beste talde batzuek eragindako biktimak ere, nahiz eta talde horiek iraganekoak izan, onarpen eta ordain bera merezi dituen sufrimendua eragin zutelako.

 

6. Oroimena zaintzea da gurekin ez daudenen alde eta terrorismoaren biktima guztien sufrimenduaren alde eskain dezakegun zerbitzurik onena. Guztiengan pentsatuz, orainean, baina batez ere, etorkizunean, biktima guztien memoria gordetzeak lagunduko duelako askatasunezko etorkizun baketsua lortzen, non guztion artean elkarbizitza on bat garatu ahal izango dugun.

 

7. Gaur, azaroak 10, dagoeneko gu guztion ondarea den eguna da. Azaroaren hamarra guztioi dagokigun urteurrena da. Gaurtik aurrera, efemeride honek zer gertatu den gogoraraziko digu eta, sekula, berriro gertatu behar ez dena. Indarkeriaren biktimak ez daitezen izan ahanzturaren biktima. Beren oroimena bizirik mantenduz, mantendu dezagun gure fedea eta itxaropena guztiontzako hobea izango den etorkizun batean.

 

Donostia-San Sebastián, 2010eko azaroaren 10.


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.