ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Herritarrak


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Oinarriak

Hasiera | Probak | Taldeak | Oinarriak | Sariak

OINARRIAK

Lehiaketaren helburua

  • Lehiaketa honen helburua da UPV/EHUko Gipuzkoako kanpuseko ikasleek Milurtekoaren Garapen Helburuak ezagutzen laguntzea hiru probaren bidez, ikasleek hausnartu dezaten munduko biztanleriak bizi dituen arazo larriei buruz beren elkartasun baloreak eta beren gizarte espiritua garatuz. Aldi berean, Gipuzkoako Batzar Nagusiak unibertsitate-ikasleei gerturatu nahi da, erakundearekin eta beren lan egiteko moduarekin ohituz.

 

Jasotzaileak

  • Lehiaketan parte hartzen duten partaide guztiak Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako kanpuseko ikasleak izan behar dute lehiaketa honetan izen emateko unean. Partehartzaileak aipaturiko kanpuseko ikasleak izan behar dira lehiketa garatzen denenan (hau da, 2009-2010 ikasturtea).
  • Partaide guztiak Gipuzkoako Kanpuseko fakultateetako edozeinetan izen emandako bost ikasleez osatutako taldeetan aurkeztu beharko dira. Taldeak ahala nahi izan ez gero irakasle bat aukeratu dezakete tutore gisa. Ez dira kontuan hartuko taldea osatzen duten partehartzaileen adina edo egiten ari diren ikasketak, edo gradu edo posgrado ikasleak diren.

 

Taldeen erregistroa

  • Partehartzaile bakoitzaren datuak identifikagarriak izan behar dute, eta UPV/EHUrekin egiaztatuko dira talde batek irabazten duen orotan eta baten bat faltsua izanez gero antolatzaileek kaleratu egingo dute, nahiz eta gainerako guztiak edo taldekideren bat arauak bete.
  • Talde guztiek bozemaile bat hautatu eta erregistratu beharko dute. Bera izango da probak Internetera igotzearen arduraduna.
  • Talde guztiek argazki bat bidali behar dute taldea inskribatzerakoan.
  • Egutegiak, garapena eta emaitzak www.universitariosdelmilenio.com web orrian argitaratuko dira, beraz inskribatzeak berekin dakar argitalpenerako baimena.
  • Lehiaketan parte hartzea doakoa da eta ez du ezer erostera behartzen.

 

Epeak

  • Taldeak inskribatzeko epea 2009ko irailak 1ean irekiko da eta 2009ko urriak 15ean itxiko da.
  • Herri bozkan partehartzeko erregistroa 2009ko irailak 1ean irekiko da eta 2010ko martxoak 7an (hirugarren probako herri bozkan partehartzeko azken eguna) itxiko da.
  • Antolatzaileek proba bakoitzaren epeak biltzen dituen egutegia argitara emango dute. Berori garatzeko eta dokumentuak jasotzeko epe bat zehaztuko da eta beste bat herri bozketarako. Azkenik, sariak emateko epea zehaztuko da.
  • Antolatzaileak ez dituzte kontuan hartuko epetik kanpo igorritako dokumentuak.
  • Antolatzaileak proba bakoitzaren alderdietako mugak zabaldu eta murrizteko eskubidea beraientzat gordetzen dute.

 

Puntuazio sistema

  • Proba bakoitzean talde bakoitzak igorritako dokumentua bi bidetik ebaluatuko da: herri bozketa eta epaimahaia.
  • Epaimahaiaren nota, 1etik 10era ebaluatuko du dokumentu bakoitza, nota guztiaren %75 izango da, eta herri bozketarena %25.
  • Azken sailkapena hiru probetako puntuazioen baturarekin egingo da.
  • Azken sailkapenean berdinketa egonez gero, tarteko probetan epaimahaiaren puntuazioan hamar gehien jaso dituen taldea izango da irabazlea. Berdina bada, bederatzi gehien jaso duenak eta horrela bata bestearen segidan.
  • Aurkezten diren lan guztiak originalak eta argitaragabeak izan behar dute, eta norberarena ez den materialen bat erabiltzen bada erreferentziarik gabe, lehiaketatik automatikoki kanporatzea ekarriko du.
  • Dokumentu bakoitza lehiaketaren web orriak zintzilikatuko da epe batez (lehiaketako egutegiak ezarritakoa) herri bozketarako. Prozedura horretan erregistratzen den edozein internautak parte hartu ahal izango du, lehiaketan izen emanda egon edo ez.
  • Erabiltzaile guztiak egoki erregistratuta egon beharko dute, izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa adierazita. Hutsuneak egoki beteta ez daudela antzemanez gero, antolakuntza baztertzeko eskubidea beretzat gordetzen du eta kontu horretatik emandako bozketak kendu ahal izango ditu aldez aurretik jakinarazi gabe.

 

Herri bozketan

  • Herri bozketan, 100 taldek parte hartzen badute, bozka gehien lortzen dituen taldeak 100 puntu lortuko ditu. Bigarrenak 99 puntu eta honela hurrenez hurren. 66 talde baldin badaude, puntu gehien lortu dituenak 66 puntu lortuko ditu. Puntu gutxien lortu duenak puntu bat jasoko du.
  • Egunean bozka bakarra onartzen da probako erregistratutako erabiltzaile bakoitzarengatik. Iruzurrezko bozketak, horien artean datuak sartzea errazten dituzten edo bozketa automatizatua egiten duten programa informatikoak, bertan behera utziko dira.

 

Epaimahaia ebaluaketa

  • Epaimahaiaren ebaluazio irizpideak proba bakoitzean jasoko dira.
  • Epaimahaia osatuko dute Gipuzkoako Batzar Nagusietako, Euskal Herriko Unibertsitateko eta Digital Vasca S.L.U.-ko kideek. Epaimahaiaren epaia apelaezina izango da.
  • Epaimahaiaren ebaluazioa puntuetara itzultzeko formula:
  • 10ko nota = (talde parte hartzaileen kopurua x 300)/ 100
  • Hau da, eragiketa honetatik ateratako emaitza izango da 10eko nota jaso duen taldearen puntuazioa.Edozein eragiketak ezimalak emtan baditu gorantz borobilduko da.
  • Adibidea: proba bidali duten 100 talde baldin badaude eta horietako baten puntuazioa 10 bada, talde horrek 300 puntu lortuko ditu, nota 9 bada (270), nota 1 bada (30).

 

Sariak

  • Parte hartzaile guztiek aukera askeko bi kreditu lortuko dituzte parte hartzen duten proba bakoitzagatik eta UPV/EHUk ematen dituen hizkuntza ikastaroetan %50eko deskontua lortuko dituzte betiere planteatutako hiru probetatik bi osatzen badituzte. Kreditu onarpena, kasu guztietan, 2009-2010 ikasturtean egingo da.
  • Sariak probaka: proba bakoitzean puntuazio onena lortzen duen taldeko kideek ordenagailu eramangarri bat jasoko dute.
  • Azken saria: azken puntuazioan puntuazio gorena lortu duen taldeko kideek New Yorkera bidaia izango dute sari gisa. Taldeak proiektuko tutore gisa irakasle bat aukeratu izan balu, saria 5 ikasle eta tutorearentzako izango litzateke.
  • Sariak hutsik utzi daitezke epaimahaiak hala erabakitzen badu.

 

Pribatutasun politika

  • Digital Vasca S.L.U datuen arduraduna da eta indarrean dagoen legediak eskatzen dituen segurtasun eta konfidentzialtasun neurri guztiak betetzen dituen artxibo batean gordeko ditu, lehiaketa kudeatzeko asmoarekin. Sarbide-, zuzentze-, bertan behera uzte- eta aurkakotasun-eskubideez baliatzeko honako e-mail helbidera idatzi: contactanos@diariovasco.com.

 

Amaierako klausulak

  • Antolatzaileak oinarriak eta parte hartze baldintzak edo lehiaketaren espiritua urratzen duen edozeinen parte hartzea ez onartzeko eskubidea beretzat gordetzen du.
  • Antolatzaileak arrazoi justifikatuengatik edo lehiaketaren espiritua urratzen duen arrazoirengatik lehiaketa aldatu, bertan behera utzi edo eteteko eskubidea beretzat gordetzen du honek ez dakarrelarik inolako erantzukizunik.
  • www.universitariosdelmilenio.com web orrian argitaratutako argibide guztiak lehiaketaren oinarrien parte dira.
  • Milurtekoaren Unibertsitate-ikasleak lehiaketan parte hartzeak lehiaketaren oinarriak eta argibideak onartzea suposatzen du. Antolatzaileak egon daitezkeen edo deialdi honen egikaritzan beharrezkoak diren jazoerak ebazteko ahalmena du.
  • Milurtekoaren Unibertsitate-ikasleak lehiaketari buruzko eskubide guztiak Digital Vasca S.L.U.ren jabetzakoak dira.

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.