ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
2011-12-02
Euskararen Nazioarteko Eguna Eusko Ikaskuntzak sortu zuen 1949an. Abenduak 3an Xabierko Frantziskoren eguna izanik, euskararen patroia, bere omenez aukeratu zen egun hori euskararentzako ere omentzea.
Euskal erakunde zein erakunde euskaldunek antolatzen dituzte gaurko egunean ekintzak, beti ere Eusko Ikaskuntzaren ekimenetik abiatuz. Eta ekintza horietako asko euskal herrietako plaza zein aretotan egiten badira ere, badira munduan zehar antolatzen diren hamaika ekintza, dela Euskal Etxeetan, dela Etxepare Institutuak antolatuta, edo zergatik ez, munduko lekuren baten batu diren euskaldun talde batek gertarazitako jai apal baina aldarrikatzailea; Munduan zehar euskarak baduela bere lekua ozen eta pozik esateko.
Gipuzkoako Batzar Nagusiak, egun honetan bereziki, baina egunoro ere, Euskararekiko duten maitasuna, engaia eta gogoa adierazten dute.
Horretara zuzendua, hemen doa gaurko eguna ospatzeko, Euskara nazioartekotzeko, baina baita gehiago euskalduntzeko asmoz, Batzarkide talde guztiek adostutako eta Batzar Nagusietako mahaiak onartutako Erakunde- adierazpena Euskararen Nazioarteko Egunean.
ORRI-OINA: