ONARTUA BASOGINTZARI BURUZKO PONENTZIAREN TXOSTENAEAJ-PNV, PSE-PSOE eta PPko batzarkide-taldeek aldeko botoa eman diote Gipuzkoako Basogintzaren egoerari eta etorkizuneko politikei buruzko Ponentziaren ondorio-txostenari Lurralde Oreka Berdeko batzordean. EH Bilduk eta Elkarrekin Gipuzkoa talde mistoak txostenaren aurka bozkatu dute, eta bozka partikularrak aurkeztu dituzte. Hortaz, ondorio-txostenak baiezko 7 boto izan ditu eta ezezko 6.
Ponentziako agerraldiak iazko martxoan hasi ziren Xabier Arruti Lurralde Oreka Berdeko diputatuarekin eta basogintza arloko hogeitik gora sindikatu, elkarte eta aditu izan dira Batzar Nagusietan. Ponentziaren ondorio-txostena onartuta, Batzar Nagusiek Foru Aldundiaren esku utziko dute agiria.
Batzordeko bideoa