ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
OSOKO BILKURA IBILTARIA - ZUMARRAGA - Antio, 02-07-2014
Zumarragako alkate eta zinegotzi jaun-andereak;
Gipuzkoako Diputatu Nagusi jauna, foru-agintari eta batzarkideak;
Arratsalde on.
Festa nagusiak dituzue Zumarragan: Santa Isabelak. Zoritxarrez, dena ez da festa. Bilkura honen hasieran, gaur zortzi zoritxarreko lan-istripuan hil zen langilea dakarkigu gogora. Makurra da pertsona bati heriotza gertatzea bizibidea duen lantokian. Batzar Nagusi hauen izenean, berriro adierazi behar dut gure nahigabea. Oroit gaitezela beti, lana duin eta seguru egiteko neurriak, pertsonak eta bizitza zaintzeko daudela. Hiru hamarkadatan asko aurreratu arren, badago zeregina. Azken urteetan laneko ezbehar larriak dezente jaitsi dira, baina pertsona bakar bat hilda ere, nahigabea eta galera ez dira kabitzen zenbakietan ez hitzetan. Aurten, zazpi pertsona hil dira lanean ari zirela, Gipuzkoan. Langileen heriotza eta etxekoen nahiz gertukoen mina gogoan, isil gaitezen une batez.
Zumarragan gaude, Gipuzkoako Batzar Nagusiek XIX. Mende amaieran erabakita bezala, txandan-txandan herriz herriko urteroko bilkuran. Orain 23 urte izan ziren gure aurreko herri-ordezkariak Zumarragan. Mikel Serrano, alkate jauna, eskerrik asko harreragatik. Zuk duzu hitza.
............
Eskerrik asko, alkate jauna.
Legealdi hasieran, zenbait gogoeta azaltzeko aukera eskaintzen dit bilkura honek.
Etorri berriak gara Antioko elizatik. Harrizko eta zurezko eraikinak eta ezpata-dantzak, zera pentsarazi dit: historian zehar, gauza batzuk irauteko eginak izan zirela. Funtsezkoa gordez eta behar dena berrituz, erortzen utzi gabe. Gipuzkoako Batzar Nagusiek ere badute horren antza: aspaldikoa da erakunde hau; aldi berean, gaur eta biharko gipuzkoarrentzako da. Denborak, jendeak, kulturak aldatu egiten dira, baina kontu izan behar dugu balio duena zaintzen eta aberasten.
Eta nola zaindu dezakegu eta ondu, jasotako testigua? Hemen atzean, Gipuzkoako armarriaren ikurretako bat daukagu: hiru hagin. Agina auzoan landatuko dituzte. Zuhaitzak, kultura askotan, biziaren sinboloa dira. Eta hagina, urte askoan bizirauteko egina da.
Bizi eta iraun, ordea, ezin dezake besterik gabe egin: hasteko, lurra behar du, errotzeko, sendotzeko, bere fruitua emateko. Nire iritziz, haginak erakusten digu zerbait batzarkideoi, politikan nola jardun. Adituen arabera, oraingo mundualdiaren ezaugarria dira nortasun ahulak, aldakorrak eta hutsalak, kontsumismoa lege. Politika ere kutsatu dezake kultura horrek. Benetako politika eta erabaki politikoak ez dira hartu orduko, botatzeko. Ez dut uste gipuzkoarrek horrela aritzeko eskatzen digutenik. Ez dezagula lotsa galdu herriaren aurrean: ez gara autosufizienteak, ez gaude gipuzkoarren gainetik eta ez gara besteak baino gehiago. Hori da politika hondatzeko eta demokraziari azpia jateko bide lasterretako bat, azken batean herritarren konfiantza desegiten baitu politika lotsagabeak, alderdikoiak, itxurazaleak.
Guztion zeregina da gipuzkoarren onerako lan egitea. Izan ere, gai serioei erantzuteko eskatzen digute herritarrek. Errealitatea konplexua da, ertz eta aldapa askokoa, eta ezingo gara hanka-punttetan igaro edo axaletik eta arin. Agintaldia badakigu lau urterako dela, baina arazoak lehendik datozkigu eta sakonak dira. Iraganeko garai zailetan, herri ikuspegiz, luzarorako begiradaz eta elkarlanez jokatu zuten Batzar Nagusiek. Orain ere hori dugu bidea.
Sabemos que la legislatura dura cuatro años, pero los problemas vienen de tiempo atrás y son profundos. En el pasado, en circunstancias bien graves, las Juntas Generales supieron actuar con visión de país y a largo plazo, por medio de la colaboración. El presente nos demanda también avanzar por ese camino.
Batzar Nagusiak Gipuzkoaren ispilu bat dira: aukera politikoen aniztasuna ageri da hemen. Talde bakoitzak dauka bere ideologia. Baina beti gauza batekin egingo dugu topo: errealitatearekin. Behin baino gehiagotan tira-bira izaten da errealitatearen eta ideologiaren artean. Tentsio horretan nola jokatu politika egiteko garaian? Garrantzitsua da jendeari entzutea, gure ideietan itsutu gabe. Errealitatearen aukerei helduz eta mugak gogoan hartuz.
Es importante escuchar a la gente, sin cegarnos en nuestras ideas. Aprovechando las oportunidades y teniendo en cuenta los límites de la realidad.
Foru Aldundian koalizio gobernu bat daukagu eta ganbera honetan, Eusko Alderdi Jeltzalearen eta Alderdi Sozialistaren arteko akordioa, baina horrek ez du gutako bakoitza libratzen erantzukizun politikotik: alderdien arteko lehia eta ikuspegi desberdinak zilegi izanik, elkarrizketan eta elkarlanean saiatu behar gara batzarkideok herri-arazoei aurre egiten eta erabakiak hartzen, beste erakundeekin eta gizarte-eragileekin elkar hartuz, herritarren esku hartzeari bidea emanez.
La rivalidad y diferencias entre partidos son legítimas, pero las junteras y junteros tenemos que intentar responder y decidir ante los problemas del Territorio, dialogando y colaborando así como con el resto de instituciones y agentes sociales, abriendo vías de participación ciudadana.
Adibidez, krisi ekonomiko sakonari erantzuteko eta bere ondorioz lanik gabe dauden gipuzkoarrak kontutan hartzeko, ez du balio edonolako politikak: erabakiek izan behar dute sendoak eta iraunkorrak aurrerapen ekonomikoa sustatzeko eta bidezko gizartea indartzeko.
Las decisiones deben ser firmes y permanentes para fomentar el desarrollo económico y fortalecer la sociedad.
Bestetik, urteetan zehar, Gipuzkoaren nortasuna eraikiz joan gara, ez bakarrik ekonomikoa eta soziala baizik baita kulturala ere. Globalizazioaren aroan, zer garen eta zer izan nahi dugun erabakitzea, nahitaezkoa dugu. Euskarak eta euskal kulturak batzen gaitu Euskadi barruan eta bereizten beste herrien artean. Euskal erakunde propioa garenez, gure izateko arrazoia ere bada gure kulturaren aldeko politika egitea.
A lo largo de los años hemos ido construyendo la identidad de Gipuzkoa, no sólo la económica y social, sino también la cultural. El euskara y la cultura vasca son elementos que nos unen dentro de Euskadi y nos diferencian entre el resto de pueblos. Como institución estamos llamados a promover políticas que impulsen nuestra cultura.
Eginkizun dugu baketzea ere, behar bezalako bizikidetza eraikitzeko. Pertsona eta giza duintasuna dira aurreneko balioa eta nagusia, eta giza eskubide guztiekiko errespetua zaindu eta zabaldu behar ditugu Batzar Nagusietan. Indarkeriaren eta suntsiketaren kulturaren ordez, bake eta eraikitze kultura landu behar ditugu: eskubide urraketak, direnak direla, guri egitea gaizki badago, beste inori egitea ere berdin; orain eta gero ez badira onargarriak, lehen ere gauza bera. Ezin dugu esparrurik libre utzi giza eskubideen urraketarik justifikatzeko. Ez dago bidezko etorkizunik, iraganeko injustizien erantzukizuna aitortu gabe, berriro horrelakorik ez egiteko konpromisoarekin batera. Giza eskubideen urraketa guztiei heltzea, betebehar etiko eta politikoa dugu, zuzen-zuzenean dagokigu. Biharko belaunaldiek ez dezatela esan huts egin geniela, ez genuela bake zuzena egin, gure esku izan genuenean.
No podemos dejar espacios donde quepa la justificación de la violación de los derechos humanos. No existe un futuro sin reconocer la responsabilidad de la injusticia producida en el pasado; ello debe ir acompañado del compromiso de no repetición. Es nuestro deber intransferible y un reclamo ético y político actuar contra todas las violaciones de todos los derechos humanos. Que las siguientes generaciones no digan que les defraudamos, que no hicimos una paz justa cuando lo tuvimos en nuestra mano.
Azkenik, lurrean errotutako haginek, itsasoa dute aurrean. Gipuzkoaren ikurra osatzen dute. Gipuzkoako gizarte anitzak, Euskal Herrian dauzka erroak, eta Euskaditik luzatzen du begirada mundu zabalera. Itsasontzi batek, itsasoratzerako, behar ditu jatorrizko kaia, norabidea eta lema. Historian barrena, makina bat ekaitz igaroak dira Batzar Nagusiak, orain ia 2 mende, Frantziak eta Espainiak hondoratuak foruak deseginez. Baina zutik jarri ziren berriro, herria baitzegoen bere burujabetzaren eske. Garai berri honetan ere gerta daitezke gorabeherak. Gipuzkoako Batzar Nagusien eginbeharra izango da herriari entzutea eta bere etorkizunaz bakean eta demokratikoki erabaki nahi duena sustatzea eta betetzea. Horrek neurtuko du gure jarduera politikoa, XXI. mendean ere.
A lo largo de la historia, las Juntas Generales han vivido tiempos convulsos. Hace casi dos siglos, Francia y España las suprimieron, aboliendo los fueros. Pero las Juntas Generales se mantuvieron en pie, como signo de un pueblo que reclamaba su soberanía. En este nuevo tiempo los cambios pueden resultar decisivos. Por ello, será responsabilidad de las Juntas Generales de Gipuzkoa escuchar al pueblo e impulsar y cumplir su voluntad en paz y democracia, en este siglo XXI.
Honenbestez, eskerrik asko guztioi, bereziki zumarragarroi, zuen harrera adeitsuagatik. Datorren urtean, Azkoitian elkartuko gara Batzar Nagusi Ibiltarian.
Izan ongi.
Eider Mendoza Larrañaga
Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria
Zumarraga, 2015eko uztailaren 2a
ORRI-OINA: