ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
Uztailaren 2an Oñatin egingo den Osoko Bilkura Ibiltariaren garapenaren kronograma
10.30 Dantzarien harrera. Alkateak Presidenteari aginte makila eskura emango dio.
10.40 Sartzen joango dira: gonbidatuak, batzarkideak, diputatuak eta mahaikideak.
- Atarian, klarinek Gipuzkoako ereserkia joko dute.
- Agintariak (Presidentea, Diputatu Nagusia eta Alkatea) udaletxera sartuko dira, mazadunek gidaturik.
10.50 Udaletxeko sarreran, ohorezko liburua sinatuko dute.
- Presidenteak eta Diputatu Nagusiak Udalaren ohorezko liburuan sinatuko dute.
- Alkateak Batzar Nagusien ohorezko liburuan sinatuko du.
- Gainerako guztiak bilkura aretoan sartzen eta esertzen joango dira.
11.00 Osoko Bilkurari hasiera emango zaio.
- Presidente andreak hartuko du hitza, Alkate jaunari emateko.
- Alkate jaunaren hitzaldia.
- Presidente andrearen hitzaldia.
- Osoko Bilkurako gaiak:
- Ebazpen-proposamenaren eztabaida eta bozketa, bidezkoa bada: zamaketa-sektorea erreformatzen duen 4/2017ko otsailaren 24ko Errege Lege Dekretua arbuiatzeko, EH Bildu batzarkide-taldeko Judit García andreak aurkeztua.
- 2018ko uztailaren 2ko datorren Osoko Batzar ibiltaria egingo den lekua finkatzea (Zumaia).
Osoko Bilkura amaitzen denean, denak zutik gaudela, klarinek Agur Jaunak joko dute.