ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
Uztailaren 2an Bergaran egingo den Osoko Bilkura Ibiltariaren garapenaren kronograma
11.00 Dantzarien harrera. Alkateak aginte makila emango dio Batzar Nagusietako Lehendakariari.
11.10 Sartzen joango dira: zinegotziak, batzarkideak, diputatuak eta mahaikideak.
- Atarian, klarinek Gipuzkoako ereserkia joko dute.
- Agintariak (Lehendakaria, diputatu nagusia eta alkatea) udaletxera sartuko dira, mazadunek gidaturik.
11.20 Udaletxeko sarreran, ohorezko liburua sinatuko dute.
- Lehendakariak eta diputatu nagusiak udalaren ohorezko liburuan sinatuko dute.
- Alkateak Batzar Nagusien ohorezko liburuan sinatuko du.
- Gainerako batzarkideak, diputatuak eta zinegotziak bilkura aretoan sartu eta esertzen joango dira.
11.30 Osoko Bilkurari hasiera emango zaio.
- Lehendakari jaunak hartuko du hitza, alkate jaunari emateko.
- Alkate jaunaren hitzaldia.
- Lehendakari jaunaren hitzaldia.
- Osoko Bilkurako gaiak:
- 2021eko uztailaren 2ko Osoko Batzar Ibiltaria egingo den lekua finkatzea: Mutriku.
Osoko Bilkura amaitzen denean, denak zutik, klarinek Agur Jaunak joko dute.