ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Herritarrak


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Uztailaren 2an Mutrikun egingo den Osoko Bilkura Ibiltariaren garapenaren kronograma

 

10.35 Alkate jauna iritsiko da.

 

10.38 Lehendakaria eta mahaikideak iritsiko dira, eta alkateak harrera egingo die.

 

10.42 Diputatu nagusia iritsiko da, eta alkateak, lehendakariak eta mahaikideek harrera egingo diote.

 

10.45 Dantzarien harrera. Alkateak aginte makila emango dio Batzar Nagusietako lehendakariari.

 

10.50 Sartzen joango dira: zinegotziak, batzarkideak, diputatuak eta mahaikideak.

  • Atarian, klarinek Gipuzkoako ereserkia joko dute.
  • Agintariak (lehendakaria, diputatu nagusia eta alkatea) udaletxera sartuko dira, mazadunek gidaturik.

 

10.55 Aretoaren sarreran, ohorezko liburua sinatuko dute.

  • Lehendakariak eta diputatu nagusiak udalaren ohorezko liburuan sinatuko dute.
  • Alkateak Batzar Nagusien ohorezko liburuan sinatuko du.
  • Gainerako batzarkideak eta zinegotziak bilkura aretoan sartu eta esertzen joango dira.

 

11.00 Osoko Bilkurari hasiera emango zaio.

  • Lehendakari jaunak hartuko du hitza, alkate jaunari emateko.
  • Alkate jaunaren hitzaldia.
  • Lehendakari jaunaren hitzaldia.
  • Osoko Bilkurako gaiak:
    • 2022ko uztailaren 2ko Osoko Batzar Ibiltaria egingo den lekua finkatzea: Tolosa.

 

Osoko Bilkura amaitzen denean, denak zutik, klarinek Agur Jaunak joko dute.

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.