ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Herritarrak


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Batzar Nagusietako Lehendakariak osoko bilkura ibiltarian egin zuen hitzaldia

 

Mutrikuko alkate jauna, zinegotzi jaun-andreak, agur t'erdi; eskerrik asko Gipuzkoako Batzar Nagusiei Mutrikun egin diguzuen harreragatik, hain egoera berezian aurkitzen garen honetan. Gipuzkoako diputatu nagusi jauna, foru diputatu eta batzarkide jaun-andreok, egun on.

 

Pandemia garai zail hauetan, politika egiteko aro berri baten aurrean gaudela esan dezakegu. Agian "ezina, ekinez egina" esapidea erabili dezakegu, gure munduari begirada zabalago bat emateko.

 

Nola joango da itsasontzi bat eskifaia eta kapitaina bat eginda ez badaude, marinel talde bat, gutxiengoa bada ere, esana ez egiten hasten bada? Itsasoa bare dagoenean balantzaka ibiliko da ontzia, edo gelditu egingo da. Ekaitzak harrapatzen badu, berriz, hondoratzeko zorian izango da itsasontzia. Ondorioz, eskifaia, kapitaina eta bidaiariak galtzeko arriskuan egongo dira. Politikan ere zerbait antzekoa gertatzen da. Krisialdi larri batean, norberaren interesengatik, batek agintzen duenari beti kontra egiten badio (laguntzari eta lankidetzari heltzen ez badio), krisiaren danbatekoek gehiago astinduko dute herria, aurreratzea zailduz. Ez da hori behar duguna, indarrak biltzea baizik.

 

Izan ere, epidemia latz honetan, iraunkortasunak, naturak eta ekosistemaren babesa erdigunean kokatu beharko genituzke, geroari begira. Eta, hori bideratzeko, naturaren babesak bere denbora behar du. Aldi berean, hori ezin da ekonomiatik, gizartetik edo oinarrizko beharretatik bereizi.

 

Hitz askoz sakonagoak erabiltzen dituzte hainbat egilek "Etxe komunaren zainketa"ren beharra azpimarratzeko. Iraunkortasunari buruzko gizarte-kontzientziazioa etengabe handitu da azken hamarkadetan. Garapen iraunkorraren paradigmak mota askotako zailtasunei egin behar die aurre. Hainbat errealitate-motatako (politikoa, geografikoa, gizarte eta kulturala) parametroetatik abiatzen gara nahitaez, eta horiek oso anitzak eta korapilatsuak dira. Mendebaldean duintasun-baldintza gutxienekoak zatika bermatuta ditugu. Aldiz, Afrikan, Hego Amerikan eta Asiako zati handi batean egoera oso zailetan bizirik irauten dute gizarte indize gehienetan. Hori horrela, txertaketaren prozesua adibide garbia da gure munduko arazoak adierazteko. Gipuzkoan, gure datuen arabera, maiatzetik ez da inor hil zaharren egoitzetan COVID-agatik, ezta kutsatu ere, txertoa hartu ostean. Afrikako edo Asiako herrialde askotan egoera, aldiz, ez da Europakoa bezalakoa.

 

Bien es cierto que la preocupación por la sostenibilidad y la protección de los recursos no es algo tan novedoso como puede parecer. En el mismo Mutriku es conocida la proliferación desde el Siglo XV de astilleros y constructores navales: apellidos como Amilibia, Andonaegi, Egia, Gaztañeta, Isasi o Larreria, entre otros, que construyeron con madera local naos y galeones memorables, capaces de surcar los océanos en condiciones extremas. Miguel Laburu, en su "Mare vasconum" rememora el caso de las naos mutrikuarras, "Piedad" en 1507 y "Magdalena" hundida con su tripulación en la bahía de Chateaux en Terranova. Traigo a colación estas menciones sobre los astilleros en Mutriku y Gipuzkoa, por su directa relación con el debate de la sostenibilidad hace ya cinco siglos en las propias Juntas Generales. Así, Laburu y Barkham recuerdan que ya en 1548 se produjo la siguiente resolución de las JJ.GG de Gipuzkoa sobre la explotación de los bosques:

 

"1º. Que por cada árbol que se talara, se deberían plantar dos o más.

2º. Que para la industria carbonera los árboles no podían ser talados, si no solamente trasmochados.

3º. Que cada Concejo debería plantar anualmente 500 robles y castaños, hasta que todo el terreno aprovechable estuviese reforestado."

 

Beraz, arestian aipatutako gaia ez da batere berria. Benetan berria dena da sortu beharko genituzkeen eztabaida eta politika berriak, ekonomia eta ekologiaren arteko elkarbizitza baketsua lortzea helburu. Dakigun bezala, ekonomia zientzia nahiko malgua da. Eta orokorrean, manipulatu daitekeena izaten jarraitzen du, betiere datu makroekonomikoak azaltzeko. Hazkunde kuantitatiboaren edo Barne Produktu Gordinaren arabera neurtu ezin den datu asko, tamalez, askotan desagertzen dira. Eta desagerpen hau ikus daiteke guregan, gure familiengan eta haurrengan, azken hauek gauzen jabetza erreala dela onartzen dutenean.

 

Horiek horrela, era naturalean onartzen dugu jabetzak modu pribatuan edukitzea eta gozatzea, gauza eta ondasunen jabeak izateko sen edo pozagatik. Jakina, batzuetan beharragatik onartzen dugu. Eta, beste batzuetan, beharrik gabe, modu artifizialean sortutako beharrak izanik. Izan ere, horiek asetzen dute ageriko balio kuantitatiborik gabeko ondasunak pilatzeko beharra. Kontsumo kuantitatibo hutsak -ondasunak eta zerbitzuak erosteko baino balio ez duenak- bakarrik kapital, ondasun eta zerbitzuak ekartzen ditu. Eta hipotesi hutsa da horiek gizarte-ongizateari laguntzea. Beraz, gure politikarekin balio erantsi bat eman beharko diogu hazkunde ekonomikoari.

 

Bestela esanda, kontsumismo hutsa egitea jarrera funsgabea da eta ez du ongizaterik sortzen, baldin eta gure benetako eta etorkizuneko beharrak aseko dituen kontsumoari giza balio ematen ez bazaio.

 

Testuinguru honetan, garapen iraunkorrak parametro teoriko nahiko zehatzak ditu, batez ere, Rio de Janeiroko 1992ko Goi-Bileratik. Baina puntu honetatik benetako iraunkortasunera egiteke dagoen tartea oso handia da ingurumenari dagozkion gaietan. Planetak gure sistema politikoetatik ondorioztatzen den beste zailtasun bati egin behar dio aurre. Sistema politiko horiek estatuen subiranotasunak sortutako mugen bitartez kudeatzen dira: lurraldeak nahiz ondasunen jabetzak eta biosferaren natura-baliabideak. Baina horien guztien jabetza norbaiti ematen dio Zuzenbideak. Eta Zuzenbideak berak, gure testuinguruan, jabetza publikoko ondasuntzat jotzen ditu. Hortaz, naturak eta bere baliabideek ekologiaren bilakaera jakintsuari erantzuten diote, baina Politika eta Zuzenbidea ez dira irizpide horretan oinarritzen. Hala, ibai baten ubide edo emariaren ekologia babesteko arauak ezartzen ditugu, betiere kokapen geografikoaren eta politikoaren kide izatearen arabera. Baina babesa desberdina izan daiteke metro batzuk harago: hain justu, ibai-ubidea beste babes bateko arau batetik igarotzen denean.

 

Mutrikun egonda, itsasoaren babesarekin beste hainbeste gertatzen da. Errealitateak honako hau erakusten digu: natura eta bere baliabideak ez dira politikara eta Zuzenbidera egokitzen, baizik eta kontrakora. Politikak berak eta Zuzenbideak natura eta bere baliabideak kontuan hartu beharko lituzkete, betiere babes sendoak ezartzeko, hain zuzen ere inguruneari dagozkion honako hauek: fisikoa, baliabideak eta interakzioak.

 

Sin embargo, la necesidad de introducir la sostenibilidad en las pesquerías tampoco es algo nuevo en las costas de Euskal Herria. Agirre Sorondo en sus recopilaciones históricas y nuestros archivos forales sobre Mutriku, Hondarribia, Orio y Getaria, entre otros, aportan datos significativos sobre cuestiones que llegaron a nuestras Juntas Generales: en 1557 "arrantzales" de Orio reclaman ante las Juntas Generales contra los de Getaria por emplear para la pesca de merluza redes que "hacen ausentarse a las sardinas". Los "arrantzales" de Getaria alegaron que sus redes eran normales y llegan a proponer suspender su uso durante 2 o 3 años para que pudiera comprobarse que no afectaban a la pesca o, de lo contrario, fueran prohibidas. El pleito vino a demostrar que la merluza se pescó selectivamente y con anzuelo, pero que a partir de 1550 hubo quienes comenzaron a usar redes "bolantes merluceras que barren y asolan" porque producen resplandores que hacían huir a las sardinas. En 1566 la Junta General decretó la prohibición de pesca con redes merluceras. En 1733 se advirtió de no lanzar "trasmallos" ni "chingas" o redes trampa. También llegó a las JJ.GG la problemática ambiental del uso de "nasas" para la pesca, dado que éstas suponían un obstáculo evidente para la remontada fluvial de los salmones. A partir de 1505, las JJ.GG establecieron que donde hubiere "nasas" deberían estar bien balizadas y dejar libre una tercera parte de la madre del río. Con todo lo anterior quiero señalar que la necesidad de un uso sostenible de los recursos naturales no es una cuestión nueva si no necesaria desde hace siglos.

 

Laburbilduz, mundu globalak zailtasun batzuei egin behar die aurre, iraunkortasunaren ardatzak ezagutzeko eta iraunkortasuna lortzeko. Eta zailtasunak elkarri erabat lotuta daude. Ekologiak bere arauak ditu: naturaren harmonia, muga politikoak kontuan hartzen ez dituenak. Ekonomiak, oro har, ez dauka holako araurik. Eta bere eguneroko azterketa hazkunde kuantitatiboaren beharrean oinarritzen du. Eta biek hau dute komunean: ez dute garatzeko benetako mugarik. Hala ere, natura egunero berrantolatzen da eta ekonomiak kontrakoa egiten du: ez da bere kabuz antolatzen eta oso gutxitan hartzen du kontuan pertsonen duintasuna.

 

Beraz, hori guztia behar du politikak ongizatea lortzeko eta aberastasuna berriro banatzeko. Gizarteak arauak ditu, baita ekologiak eta ekonomiak ere, baina denak oso desberdinak dira. Gizartearen arauek pertsonengan, nazioetan eta estatuetan dute eragina, eta beti subiranotasun eta Zuzenbide printzipioetan daude oinarrituta. Garai honetako erronka nagusia hau da: ekologia, ekonomia eta gizartearen arteko harmoniaren bilaketa. Como bien decía el pensador alemán, Ludwig Börne, en el Siglo XIX, "si la naturaleza tuviera tantas leyes como un Estado, ni siquiera Dios podría gobernarla".

 

En este sentido, la protección del planeta y de los ecosistemas ha tenido y tiene una íntima relación con la dignidad de los seres humanos y los Derechos Humanos en su conjunto. Pertsonen bizitza-eskubidea oinarrizkoa da. Eta, jakina, horrek lotura zuzena du ingurumen eskubidearekin. Bizitza eskubidea da Giza Eskubideetan lehena eta bertatik garatzen dira gainerako eskubideak. Gatazkaz betetako munduan, faktore bat azpimarratzea merezi du: pertsona guztien bizitza-eskubide eta ingurumen-eskubidearen arteko lotura, duintasunarekin batera. Ekonomiak eta globalizazioak kapital-zirkulazio librea bermatu dute munduaren zati handi batean. Baina, gehienetan, ez dituzte pertsonen eskubideak erabat globalizatu. Ondorioz, oraindik, bai etengabeko bortizkeria eta bai paralisi politikoa gertatzen dira munduan. Adibide ugari ditugu Mediterraneoan, Afrikan, Asian, Amerikan eta Europan bertan ere.

 

Bitartean, Nazio Batuen Erakundearen ikerketen eta giza garapenari buruzko azken txostenen arabera, gizakien %20k (hau da, Mendebaldeak) aberastasun eta balibideen %80 dauka. Aitzitik, %80k konformatu behar du aberastasun eta baliabideen %20rekin bakarrik. Ikerketa eta teknologiaren %94 Mendebaldeak dauka. Beraz, testuingurua zaila da, non eta oinarritzen den gure ongizatearen zati handi bat. Eta, talde-eskubideak dituzten milioika pertsonaren etorkizuna hipotekatzen da.

 

Horiek horrela, beharrezkoa da kontuan hartzea globalizazioak arazo estrukturalak dituela eta hauei talde-elkartasunaren bidez ekin behar diegula. Baldin eta merkatuaren mekanismoak gizakien aurka bideratzen badira, ekonomiak jarriko dizkio arauak gizarteari eta ez alderantziz. Ondorioz, uneren batean ez dugu benetako demokrazia ezagutuko. Bitartean, Oinarrizko Eskubideen balioak arriskuan daude gune askotan. Muturreko ideologien arabera ez dira funtsezkoak izango eta merkatuak irentsiko ditu. Mugarik gabe, ekonomia eta globalizazioa erraldoiak dira. Eta, dirudienez, gailendu nahi dute gure demokrazien kalterako. Horregatik, bai Batzar Nagusietan eta bai Euskal Herriko erakunde guztietan onartzen ditugun erabakiak funtsezkoak dira, batez ere gure eskubide indibidual eta taldekoak bermatzeko.

 

Giza Eskubideak beraiek dira demokraziaren oinarria; Estatuak eta Nazioak pertsonen guztien eskubideen zerbitzuan daude, zeren eta eskubideak baitira interes orokorra babesteko tresna. Tristea ematen badu ere, Rousseau-k orain dela mende batzuk "Kontratu soziala" aitzindarian iradokitzen zuen bezala, mundua libre eta kateatuta bizi da. Gure ardura da kate horiek apurtzea, eskubide eta betebeharren bidez. Hori norbanakoaren eta gizarte osoaren erronka da, erakunde guztiekin elkarlanean.

 

Voy concluyendo con un dato histórico desconocido en general que audazmente me ha facilitado el Director de Derechos Humanos de la Diputación, Sr. Gambra, con interesantes referencias del Archivo General de Gipuzkoa. Este año se cumplirá el 85 aniversario de la ubicación temporal de la sede oficial de la Diputación Foral en Mutriku como consecuencia de la evacuación de Donostia tras su toma por las tropas franquistas. Así, durante 9 días, del 14-9 hasta el 22-9 de 1936, la sede de la Diputación Foral se estableció en Mutriku y aquí se adoptaron las decisiones forales pertinentes en aquellos durísimos momentos, gracias a la generosidad de los mutrikuarras. Entonces nuestras instituciones fueron obligadas por la fuerza; hoy las JJGG y la Diputación nos reúnimos en Mutriku como muestra de nuestros derechos individuales y colectivos.

 

Behin betiko amaitzeko:

Hitzaldian zehar gehienbat geure eskubideei buruz aritu naiz, eta, horien artean, ez nituzke ahaztu nahi geure hizkuntz eskubideak. Izan ere, azkeneko hilabeteetan gure ama hizkuntza erabiltzeko eskubidea zalantzan jartzen ari dira eragile batzuk, bi erabakiren bidez. Batetik, auzitegi bati ez zaio legezkoa iruditzen euskarari bermea ematea Irungo zerbitzu publiko baterako deialdi batean. Harrigarria da, nire ustez, euskara erabiltzeko eskubideak bermatuta egon beharko lukeelako Gernikako Estatutuan orain dela 40 urte gutxienez. Bestetik, Iparraldeko kasua dago, non eta Frantziako Errepublika ez dagoen prest hizkuntz eskubide arloan bere betiko goiburu historikoa burutzeko (askatasuna, berdintasuna eta elkartasuna), baldin eta Moliere-en hizkuntza erabiltzen ez bada.

 

Bi erabaki horiek herri honetan "de facto" euskaldun izateko eskubidea urratzen dute. Behin horiek adierazita, Mutrikun (eta Euskal Herri osoan) euskararen erabileraren eta berme juridikoen alde lan egiten jarraituko dugu Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Debabarrenan, adibidez, biztanleen %61 euskaldunak dira gaur egun. Koldo Mitxelenak zioen bezala: "uste dut Euskal Herria gaur herri kontzientziaz bada, batez ere, hizkuntzari zor zaiola". Berriz ere, "Ezina, ekinez egina". Euskararen arloan jarrai dezagun arin eta bizkor, izurdeak eta hegaluzeak bezala, karramarroek atzera egiten dituzten pausoak baztertuz.

 

Urtebete barru, Tolosan elkartuko gara Gipuzkoako Batzar Nagusiak Bilkura Ibiltarian. Ordura arte, zain dezagun geure burua eta zain dezagun elkar. Zain dezagun herria.

 

Esker anitz denoi.

 

Xabier Ezeizabarrena Saenz

Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria

Mutrikun, 2021eko uztailaren 2an

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.