ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Herritarrak


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Uztailaren 2an Tolosan egingo den Osoko Bilkura Ibiltariaren garapenaren kronograma

 

10.05 Alkate andreak eta udalbatzak harrera egingo diete Batzar Nagusietako lehendakariari, mahaikideei eta diputatu nagusiari

 

10.15 Dantzarien harrera. Alkateak aginte makila emango dio Batzar Nagusietako lehendakariari

 

10.20 Sartzen joango dira: zinegotziak, batzarkideak, diputatuak eta mahaikideak

  • Atarian, klarinek Gipuzkoako ereserkia joko dute
  • Agintariak (lehendakaria, diputatu nagusia eta alkatea) udaletxera sartuko dira, mazadunek gidaturik

 

10.25 Aretoaren sarreran, ohorezko liburua sinatuko dute

  • Lehendakariak eta diputatu nagusiak udalaren ohorezko liburuan sinatuko dute
  • Alkateak Batzar Nagusien ohorezko liburuan sinatuko du
  • Gainerako batzarkideak eta zinegotziak bilkura aretoan sartu eta esertzen joango dira

 

10.30 Osoko Bilkurari hasiera emango zaio

  • Lehendakari jaunak hartuko du hitza, alkate andreari emateko
  • Alkate andrearen hitzaldia
  • Lehendakari jaunaren hitzaldia
  • Osoko Bilkurako gaiak:
    • Foru-Arauaren Proposamena aintzakotzat hartzea, bidezkoa bada: Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2022. urterako aurrekontuak onartzen dituen abenduaren 22ko 6/2021 Foru Araua aldatzen duena, EH Bildu batzarkide-taldeko Oskar Bordes jaunak eta Ernesto Merino jaunak aurkeztua
    • 2023ko uztailaren 2ko Osoko Batzar Ibiltaria egingo den lekua finkatzea: Oiartzun

 

Osoko Bilkura amaitzen denean, denak zutik, klarinek Agur Jaunak joko dute.

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.