ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Herritarrak


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Uztailaren 2an Arrasaten egingo den Osoko Bilkura Ibiltariaren garapenaren kronograma

 

11:00 Alkate andreak eta udalbatzak harrera egingo diete Batzar Nagusietako lehendakariari, mahaikideei eta diputatu nagusiari.

 

11:05 Dantzarien harrera. Alkateak aginte makila emango dio Batzar Nagusietako lehendakariari.

 

11:10 Udaletxean sartzen joango dira: zinegotziak, ba-tzarkideak, diputatuak eta mahaikideak. Bilkura aretoan sartu eta esertzen joango dira.

  • Atarian, klarinek Gipuzkoako ereserkia joko dute.
  • Agintariak (lehendakaria, diputatu nagusia eta alkatea) udaletxera sartuko dira, mazadunek gidaturik.

 

11:15 Aretoaren sarreran, lehendakariak, diputatu nagusiak eta alkateak ohorezko liburuan sinatuko dute.

 

11:20 Osoko Bilkurari hasiera emango zaio.

  • Lehendakari jaunak hartuko du hitza, alkate andreari emateko.
  • Alkate andrearen hitzaldia..
  • Lehendakari jaunaren hitzaldia.
  • Osoko Bilkurako gai bakarra:
    • 2025eko uztailaren 2ko Osoko Bilkura Ibiltaria egingo den lekua finkatzea: Donostia.

 

Osoko Bilkura amaitzen denean, denak zutik, klarinek Agur Jaunak joko dute.

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.