ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
Diputatu Nagusia, Batzar Nagusietako presidentea. Batzarkide eta zinegotziak. Egun on guztioi.
23 urte badira Batzar Nagusien bilkura ibiltaria Donostian, orain gauden areto honetan bertan, azkenekoz egin zela.
Orduz geroztik, gure hirian zenbait gauza aldatu dira, beste batzuk, ordea, bertan diraute.
Baina 2002ko uztailaren 2ko bilkura hartan bezelaxe, Donostiako Udalbatzak eta Batzar Nagusietako osoko bilkurak batzar bateratua egin zuten. Iraunkortasunean egonkor.
Donostiarrontzat, beraz, ohorea da mendetako usadio hau gure Udalbatzan hartzea.
Gipuzkoarron nortasunean txertatu dagoen erakunde zahar hau gure etxean hartzeak garrantzi sakona eta esanahi berezia du, zinez.
Lurraldeak dituen beharrak, arazoak, egitasmoak eta erabakiak dira Batzar Nagusien eztabaidetako lehengai.
Gipuzkoarrek jakin badakite gure erakunderik zaharrenaean euren bizimoduan garrantzitsuak diren gaiak jorratzen direla.
Donostia ere, lurraldeko hiriburu gisa, horren jakitun da.
Eta gure hiriarentzat ere berebiziko garrantzia dute eskuartean dituzuen gaiak.
Lurralde osoaren aurrekontua da, dudarik gabe, Batzar Nagusien urteko erabakirik garrantzizkoena. Gipuzkoako herri eta hiri guztien oinarri-oinarrizko tresna da gure urteko plangintza eta antolaketa finkatzeko orduan Aldunditik jasotzen dugun diru funtsa.
Horrekin batera, hiritarren egunerokotasunean isla zuzena duten beste hainbat gai ere jorratzen dituzue, guztion ongizatean eragin zuzena izango duten erabakiak hartuz.
Izan ere, hori da, eta ez besterik, udalbatzaren zein batzar nagusien funtsa: herritarron zerbitzari publikoak garen heinean, herriaren mesedetan eta euren behar izanei erantzungo dieten erabakiak hartzea. Horretan datza gure jarduna.
El propósito de los servidores públicos es trabajar por el bien común, por la comunidad, por tomar decisiones que mejoren poco a poco el bienestar de nuestros convecinos y convecinas.
Por eso estamos aquí. Y por eso quiero reivindicar el valor del servicio público, de la gestión de lo común y de la política, con mayúsculas.
Frente a quienes abogan por recortar y meter la motosierra en lo que es de todos para obtener el beneficio de unos pocos, quiero defender y poner en valor el trabajo de miles de personas, trabajadores públicos y representantes de la ciudadanía, que garantizan que nuestra administración esté cuando la necesitamos.
En tiempos de populismo rampante, que dos instituciones como el Pleno del Ayuntamiento de Donostia y las Juntas Generales de Gipuzkoa sean capaces de mantener y dar sentido a un acto centenario, es digno de reflexión y abogo por darle su valor.
GURE HIRIAREN ERRONKAK
Donostiak baditu hainbat erronka eskuartean, eta gure lurraldeko ordezkari zareten neurrian horien berri izateko aukera hau baliatu nahiko nuke.
Lehenik eta behin, erronka demografikoa. Gure hiriak lurraldearen joera berbera du. Geroz eta gizarte zaharragoa gara, gazte jendea geroz eta urriagoa da, eta adin nagusikoak, geroz eta gehiago.
Horrek, gizarte egituraketa konplexu bat aurre ikusten du, eta baliabide publikoak bideratzeko garaian, erabaki zailak hartu beharraren atakan jartzen gaitu.
Zahartzearekin batera, kanpotik gure lurraldera datozenak nola integratu ere aztertu behar dugu, benetako gizarte koesioa bermatu nahi badugu behintzat. Inmigrazioaren kudeaketa eredu propioa, justua eta gizalegezkoa gauzatu behar dugu.
Bigarrenik, etxebizitzaren arazoa. Europa osoan bezalaxe, Donostian ere gai horrek eztanda egin du azken urteotan. Hamaika dira etxebizitzaren arazoaren arrazoiak, baina uste dut erakunde guztiok argi dugula errotik heldu behar zaion gaia dela, datozen belaunaldiei benetako bizi-aukerak eman nahi baldin badizkiegu, behintzat.
Hirugarren tokian, hiri baliabideen iraunkortasuna duten hainbat gai aipatuko nituzke: mugikortasunaren arloan Donostia bizitzen ari den eraldaketak, garraio iraunkor eta arrazoizkoagoa izateko asmoz egiten ari gara.
Aldaketa klimatikoak dakartzan mehatxu eta erronkei ere erabaki irmoz heldu behar diegu, klimak gure hirian utz ditzakeen eraso eta enbatei modu egokian aurre egiteko.
Azkenik, Turismoaren fenomeno globalari ere tajuz erantzun behar diogu. Duela mende luze turistikoa den hiri batean, gaur egungo bidaiari multzo andanak ondorioak uzten ditu, dudarik gabe, eta gure hiritarrek horren albo-kalteak pairatzen dituzte, kasu batzuetan, nahiz eta abesrastasun iturri ere baden.
Zentzu horretan, Donostia aspaldian aldarrikatzen ari da turismoari zerga bat jartzeko beharra. Espero dugu Jaurlaritzaren bultzadaz, aukera hori laster eskuartean izatea, eta horretan ere, Batzar Nagusiek izango dute zeresana.
Junto con esos retos que les acabo de mencionar, nuestra ciudad tiene una mirada a largo plazo, definida en su Plan Estratégico, que de forma paulatina estamos desplegando paso a paso.
En síntesis, Donostia se está consolidando como una ciudad de Ciencia y de Conocimiento. Son muchas las razones, los argumentos y los datos que basan esta dimensión de nuestra ciudad.
Las cuatro universidades que operan aquí, el parque tecnológico de Miramón, que ofrece servicios avanzados a muchas empresas e industrias del territorio, o iniciativas de alto valor añadido en la investigación de las nanociencias o de las biociencias hacen que Donostia haya alcanzado un punto crítico de madurez desde el que despegar hacia otro nivel incluso en el plano internacional.
Fortalecer la apuesta que la ciudad lleva varias décadas haciendo es una apuesta de futuro, no solo para Donostia, también para Gipuzkoa. Que contemos con diferentes polos de excelencia en el ámbito internacional nos va a permitir ocupar un espacio destacado en un mundo cada vez más competitivo.
Me atrevo a afirmar que la cuántica, las biocencias, las nanociencias, son hoy a Gipuzkoa lo que las ferrerías y la industria naval de hace quinientos años supusieron en el despegue del territorio y su pujanza económica y social.
Estas industrias se pudieron consolidar y ser fuente de riqueza para Gipuzkoa durante siglos, y fueron posibles entre otras cosas gracias a que se apostó por la investigación y la tecnología, y se confió en lo que hoy llamamos emprendedores.
Si en Gipuzkoa los hermanos Elhuyar fueron capaces de aislar el Wolframio en 1783, estoy seguro de que los Elhuyar de hoy podrán ofrecer nuevos descubrimientos cruciales para el futuro, y hacerlo en nuestro territorio.
Un territorio pequeño como el nuestro, tiene que apostar por la vanguardia, por el conocimiento, y hacerlo de forma decidida, destinando recursos y creando las condiciones para que esta se pueda desplegar en todo su potencial.
Eso es lo que permitirá que sigamos teniendo una sociedad cohesionada, con buenos índices de desarrollo humano, educada y con ambición para salir al mundo y competir en un mundo en cambio constante.
Gaurko hitz hauek guztion partekatzen dugun asmo eta gogo berbera pizteko borondatea dute: gure lurraldearen hobekuntza, etorkizun oparoa lantzeko gogoa, eta gure herkideen bizibaldintzak hobetzeko konpromisoa.
Bide horretan, Batzar Nagusiak, Foru Aldundia eta Donostiako Udalak elkarrekin lan egiteko gai izan behar gara.
Neure prestutasuna azaldu nahi dizuet, eta Gipuzkoako Hiriburuko alkate gisa, bidelagun izateko gonbitea luzatu nahi dizuet.
Eskerrik asko.
Eneko Goia Laso
Donostiako alkatea
Donostia, 2025ko uztailaren 2an
ORRI-OINA: