ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
Gaur egungo egoitzaren kanpoaldea
Batzar Nagusien egoitza Donostiako Teknologi Elkartegian dago; eraikina (hiru solairuko kubo bat, guztira 3.600 m2 dituena gune eraiki batean dago kokatuta, Foru Aldundiaren beste organismo batzuekin batera. Gune horrek 16.000 m2-ko hiruki-formako multzoa osatzen du.
Beheko solairuan osoko bilkuren aretoa dago; horixe da gune nagusia, eta lorategira irekita dago. Hemizikloaren bi aldeetan, batzordeen bileretarako gela bana dago. Lehenengo solairuan, publikoarentzako eta prentsarentzako palkoak daude; beren ibilbidea daukate sarreratik bertatik, eta osoko bilkuren aretoa ikus daiteke palkoetatik. Osoko bilkuren aretoak garaiera bikoitza dauka. Administrazio-lanetarako alorra ere palkoen solairu berean dago. Bigarren solairuan Lehendakaritzaren eta taldeen guneak daude, eta sotoko solairuan aparkalekuak.
Eraikinak kanpoko azal jarraitu bat dauka, altzairuzko pieza itsuak eta pieza beiraztatuak konbinatzen dituena (gardenak edo zeharrargiak, tokiaren arabera). Pieza horiek eraikin osoa biltzen dute, batasuna ematen dion estaldura osatzen dute nolabait. Estaldura hori, barnealdeko plazaren erdigunean, harri zeharrargizko (alabastroa) paramentuez egindako beste bi fatxada-itxierekin konbinatzen da, Batzar Nagusien eraikinaren itxiera nagusietan eta altxaera frontaletan, osoko bilkuren aretoaren gunearen hondo-oihal gisara. Halaber, guztiz beiraztatuta dauden itxierekin ere bateratzen da; itxierak barnealdeko patio-lorategietara irekitzen dira, bai eta erdiguneko plaza publikora ere, horrela, laneko gune guztiak plaza horri begira daude, beirazko eta metalezko ehunezko fatxada bikoitzek babesten dituztela. Horrek guztiak izaera irekia eta "demokratikoa" ematen dio barneko espazio horri.
Gipuzkoako Batzar Nagusien egoitza berria 2007ko martxoaren 21ean ireki zen.
Sartu Gipuzkoako Batzar Nagusien egoitza berriaren proiektuari buruzko atal historikora.
ORRI-OINA: