ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
Lursaila obra egin aurretik.
Lursaila sasiz garbitzea (2005-07-01).
Lur-mugimenduak (2005-08-03).
Egituraren hasiera - sotoa eta patioa (2005-12-02).
Eraikinaren goialdea ixtea (2006-04-28).
Kanpoaldea ixtea eta lorategiaren hasiera (2006-09-29). Kanpoaldearen bista.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare eta Arkitektura Zerbitzuak utzitako irudiak
Eraikuntzaren faseak, airetik hartutako hiru bistatan (1).
Eraikuntzaren faseak, airetik hartutako hiru bistatan (2).
2003ko abuztuaren erdialdean Leire Ereño Batzar Nagusietako lehendakariak beste egoitza baten beharraren berri eman zion Donostiako Udalari, ordukoa behin-behinekoa zelako, eta erakundea herritarrei gerturatzea erraztu behar zelako. Zehazki, alderdi hauek guztiak hartzeko adina leku zuen orube edo eraikina eskatu zion: administrazio-zerbitzuak, batzarkide taldeen gelak, osoko bilkurak egiteko aretoa, bilera-gelak eta egoteko eremuak. Guztira 3.500 m2, gutxi gorabehera.
Urrian, Odón Elorza Donostiako alkateak Rozanés gaztelua botatzeko proiektua aurkeztu zuen, Gipuzkoako Batzar Nagusien egoitza berria bertan jartzeko. Gaztelua Aieteko Baenako Dukearen pasealekuan dago, eta 20ko hamarkadan eraiki zuten. Dakigunaren arabera, Rozanés judua zen jatorriz, eta 1924. urtean baimena lortu zuen solairu bat igo eta Itxasburu dorre zaharra zenaren azalera handitzeko. Almenadun dorrearen itxurako eraikina egiteko agindu zuen, kasino handi bat izango zenaren zerbitzu-toki gisa pentsatuta zegoena; izan ere, garai hartan Donostiak ausazko jokoetan tradizio handia zeukan. Etxaldeak jabe desberdinak izan zituen, eta, 1985ean, udalbatzak eraikina lagatzea onartu zuen, alegia, ez zela eraitsiko eta "erakunde- eta gizarte-ekipamendu" gisa erabili beharko zela. Edonola ere, eraikina utzita egon zen, eta, hori zela eta, hainbat eraso, sute eta okupazio jasan izan zituen, eta, azkenean, eraitsi egin zuten 2005. urtean.
2003ko abenduan, Rozanés gazteluaz gain, Donostiako Udalak beste bost lursail eskaini zituen Batzar Nagusiak kokatzeko: gizarte- eta kultura-erabilera duen lursail bat Puio kalean, behe-solairua gehi bi solairu hartu ditzakeena 1.100 m2ko azaleran; orube bat Ilunben, 14.000 m2 eraikitzeko baimena duena; lursail bat Munton, eraikitzeko 1.000 m2tik gorako azalera duena; lursail bat Igaran, 2.000 m2tik gorako erabilera duena; eta lursail bat Miramonen, 1.359 m2ko azalera eta zehaztu gabeko erabilera dituena (Euskal Telebistaren eraikinaren eta Gipuzkoako Poliklinikaren artean). Azken aukera hori hartu da Batzar Nagusien egoitza berria eraikitzeko.
Ideien lehiaketa Javier Barcos Berruezo eta Manuel Enriquez Jimenez arkitektu nafarrek irabazi zuten, eta 2005eko otsailaren 22an eraikin berriaren oinarrizko proiektua aurkeztu zuten. 2005eko martxoaren 1eko bilkuran Diputatuen Kontseiluak proiektua onartu zuen.
Proiektu irabazleak bata bestearekin loturak dituzten bi eraikin proposatzen ditu. Hiruki bat osatzen dute, erdigunean plaza bat dutela. Sotoa, beheko solairua eta bina pisu dituzte bi eraikinek.
Legebiltzarraren tokia alboetako bi hegaletako batean dago, kokagune nagusi batean. Berea izango duen eremu bat sortuko da, sarreren eta ibilbideen erdigune izango dena. Osoko bilkuren aretoa biribila izango da, eta lorategira emango du.
Epaimahaiaren ustez arkitektuek eraikin sendoa diseinatu dute modu eraginkorrean. Batzar Nagusietako lehendakari Leire Ereñok adierazi zuen proiektua Gipuzkoaren ikur berri bat bilaka daitekeela.
Oinarrizko proiektuaz gain beste bi proiektu daude, gauzatzekoak, 2005eko maiatzean eta abenduan onartutakoak.
2005eko ekainaren 21ean eraikin berriaren lehenengo harria jarri zuten Joxe Juan Gonzalez de Txabarri diputatu nagusiak eta Leire Ereño Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariak.
Eraikina 2 urte baino lehenago bukatu zuten, eta 2007ko martxoaren 21ean ireki zen. Hurrengo egunean bertan Batzar Nagusietn lenenengo Osoko Bilkura egin zen han.
Obraren bilakaera birtualaren bideoa, hiru dimentsiotan (lehenengo zatia).
Construcciones Amenabarrek lagatako bideoa
(1) Tamaina: 16 MB
Bideoa VideoCD (VCD) formatuan. Bideoa ikusteko ez da kodekarik behar. Zuzenean ordenagailuan edo telebistan ikus daiteke, etxeko DVD-irakurgailu ohiko batekin.
(2) Tamaina: 3 MB
Bideoa XviD formatuan. Bideoa ikusteko doako XviD kodeka (618 KB) instalatuta eduki behar da. Zuzenean ikusi daiteke ordenagailuan edo telebistan, XviD formatua (618 KB) onartzen duen DVD-irakurgailu batekin.
Obraren bilakaera birtualaren bideoa, hiru dimentsiotan (lbigarren zatia).
Construcciones Amenabarrek lagatako bideoa
(1) Tamaina: 12 MB
Bideoa VideoCD (VCD) formatuan. Bideoa ikusteko ez da kodekarik behar. Zuzenean ordenagailuan edo telebistan ikus daiteke, etxeko DVD-irakurgailu ohiko batekin.
(2) Tamaina: 2,5 MB
Bideoa XviD formatuan. Bideoa ikusteko doako XviD kodeka (618 KB) instalatuta eduki behar da. Zuzenean ikusi daiteke ordenagailuan edo telebistan, XviD formatua (618 KB) onartzen duen DVD-irakurgailu batekin.
ORRI-OINA: