ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Herritarrak


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Batzar Nagusien eraketa, IX. legealdia

2011ko maiatzaren 13an Gipuzkoako Batzar Nagusiak eratu ziren, hurrengo lau urtetarako (2011-2015). Beraz, Batzar Nagusiek bederatzigarren legealdia hasi zuten.

 

Batzar Nagusietako Mahaiko karguak betetzeko hautagai hauek aurkeztu zituzten: Lehendakari-kargurako, Lohitzune Txarola. Lehendakariorde-kargurako, Eider Mendoza eta Julio Astudillo. Eta idazkari-kargurako, Iñigo Manrique eta Rebeka Ubera.

 

Ganberaren prozeduraren arabera bozketak egin ziren, eta hauek izan ziren emaitzak:

Lohitzune Txarola lehendakari bilakatu zen, bigarren bozketan gehiengoa lortuta.

 

Lehendakariordea aukeratzeko bozketan, Eider Mendoza hautagaia aukeratu zuten lehen lehendakariorde, eta Julio Astudillo bigarren lehendakariorde.

 

Azken bozketak Mahaiko bi idazkariak aukeratzeko egin zituzten: Iñigo lehen idazkariaren kargurako, eta Rebeka bigarren idazkariaren kargurako.

 

Batzar Nagusiak eratu orduko, Mahai berriak hemizikloan dagokion tokia hartu zuen, eta, jarraian, Lohitzune Txarola lehendakari aukeratu berriak hitzaldi labur bat egin zuen han zeuden guztien aurrean.

 

 

 

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.