ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Herritarrak


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Lehendakariaren hitzaldia

 

 

 

Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariaren hitzaldia, 2011ko Ekainaren 13ko inbestidura-bileran egindakoa

 

 

Batzarkide jaun-andreok, egun on guztioi. Egun on eta mila esker Gipuzkoako Batzar Nagusi hauetako Lehendakaritzaren ardura onartzeko aukera eman didazuelako. Niretzako eta Bildu osatzen dugun guziontzako ohore handia da, eta geure konpromisoa duzue, neurea eta Bildu osoarena, erakunde honen duintasuna bermatzeko Gipuzkoako gizartearen aniztasuna aintzat hartzeko, eta beti ere printzipio demokratikoei jarraitzeko.

 

Jakin badakit presidente gisa erronka handia dudala aurrean, baina ziur nago talde guztien arteko elkarlanak guztioi lagunduko digula erakunde bezala ditugun helburuak betetzen. Gogoan izan nahi ditut, baita ere, Rafaela Romero andrea buru orain arte Batzar Nagusietako Mahaia osatu duten batzarkideak. Batzarkide guztion izenean, urteotan egin duten lana eskertu nahi diet.

 

Euskal Herri osoa bezala, Gipuzkoako Batzar Nagusiak ere garai politiko berri batean sartzen ari dira, eta politika egiteko bestelako modu bat egon badagoela erakusteko borondate osoa dugu; horixe baita, aldaketa politiko eta soziala, gizarteak maiatzaren 22an eskatu zuena.

 

Un proceso político como el que vive Euskal Herria requiere de pequeños gestos que muestren el compromiso de todos por superar planteamientos del pasado, y el hecho de que hoy todas las fuerzas que hemos recibido el apoyo de la sociedad guipuzcoana hayamos sido capaces de ponernos de acuerdo para la constitución de esta Mesa, es, efectivamente, un gesto pequeño, pero también es significativo. Eskerrik asko guztioi.

 

Gizarteak hitz egin du, eta aldaketa eskatu du. Aldaketa sakona, indarkeriarekin behin betiko amaitzeko, gehiengo abertzalearen nahiak asetzen ez dituen marko juridiko-politikoa gainditzeko, botere ekonomikoen menpe dagoen eta krisiaren ondorioei aurre egiteko gai ez den sistema ekonomiko eta soziala aldatzeko.

 

Indar subiranisten batasunak aldaketarako atea marraztu zuen, eta gizarteak zabal-zabalik utzi du. Badakigu ezer ez dela egun batetik bestera aldatzen; aldaketek denbora behar dutela, baina ziur gaude, gizartearen laguntzarekin, ezinezkoa izango dela atzera egitea, orain aurrera egitea baino ez dagoela. Segurtasun horrekin lan egingo dugu hemendik aurrera.

 

Todos los esfuerzos de Bildu van a tener como prioridad avanzar en la consecución de un escenario democrático para este país, porque estamos convencidos de que eso es lo que nos ha pedido la sociedad mediante su voto: que continuemos trabajando para llegar a un escenario en el que todas las personas vean respetados sus derechos humanos, políticos, civiles y sociales, y en el que todos los proyectos políticos necesiten un único requisito para llevarse a cabo: el respaldo de la sociedad.

 

Helburu hori errealitate bihurtu ahal izateko, ezinbestekoa da indarkeria forma guzti-guztiak, mehatxuak, jazarpenak eta torturak barne, berehalakoan eta behin betiko desager daitezela. Horixe da gaur eta hemen, Batzar Nagusietako presidente bezala, euskal gizarte osoaren nahiari jarraituz, eskatzen dudana. Hala izan bedi lan egingo dut. Nire hitza eta konpromisoa dauzkazue.

 

Batzar Nagusiek ere paper garrantzitsu bat jokatu behar dute prozesu horretan, eragile politiko, sozial eta instituzional guztiek lagundu behar dutelako bakea eta normalizazio politikoa lortzeko bidean; demokrazia erreala lortzeko bidean. Horren ildotik, ahots eta iritzi guztiak aintzat hartuta instituzio honetako presidente bezala, Batzar Nagusiak bakea, normalizazio politikoa eta gizarte justuago bat eraikitzeko tresna eraginkorra izan daitezela lortzea dut helburu.

 

Elkarlana funtsezkoa izango da horretarako, hemen gauden talde politikoen artean ez ezik, herrialdeko gainontzeko instituzioekin ere: Aldundiarekin, udalekin, mankomunitateekin... guzion ardura da elkarlanean aritzea gipuzkoarren baliabideak modu eraginkorrean kudeatzeko, krisi ekonomikoaren ondorioak pairatzen ari den gizartearen beharrei eta eskariei erantzun egokia emateko.

 

Zentzu horretan, hirugarren konpromiso bat hartu nahi dut zuen aurrean: gure herri txiki honetan eskuduntzak bikoizteak behin baino gehiagotan ekarri ohi dituen zailtasunak eta arazoak gainditze aldera lan egiteko konpromisoa, hain zuzen ere.

 

Antes de concluir, quiero subrayar que si algo ha demostrado Bildu en las últimas elecciones es que merece la pena apostar por el cambio total de escenario político y social, por caminar hacia la situación que todas y todas merecemos.

 

Berriz ere, batzarkide guztiok gaur egindako esfortzua eskertzea baino ez zait geratzen. Garai berri batean sartzen ari garen seinale da, ezberdin pentsatzen duenaren bazterkeria iraganeko amesgaiztoa izango den garai berri batean, alegia.

 

Mila esker.

 

Donostia-San Sebastián, 2011eko Ekainaren 13.


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.