ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Herritarrak


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Hitzak Lege

 

 

Euskararen Akademiak, Euskaltzaindiak, eta euskararen lurraldeetako erakunde legegileek, Eusko Legebiltzarrak, Nafarroako Parlamentuak, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako batzar nagusiek bat egin dugu euskaraz sorturiko testu juridikoen erakusketa ibiltari honetan.

 

Arlo pribatuan eta publikoan euskaraz sorturiko testu juridikoen lagina bildu du erakusketa honek, elkarrekin dugun ondarearen erakusle, zuzenbide idatzian euskarak historian zehar izan duen eta egun duen lekuaren zuzeneko testigu. Mendeetako ibilbide baten eta egungo egoeraren lekukoa duzu begi bistan.

 

Euskal hiztunek harreman juridikoetan euskara erabili dutela eta erabiltzen dutela azaltzen du argiro erakusketak: bai norbanakoen arteko harreman juridikoetan, bai norbanakoen eta administrazioen arteko harremanetan, bai administrazioek elkarrekin dituzten harremanetan; euskara eremu juridikoetan erabiltzen izan da, eta erabilera hori euskararen lurralde orotan eta askotariko mailetan gertatu izan da eta gertatzen ari da.

 

 

Martxoaren 14an zabaldu eta maiatzaren 12an itxiko da

 

Lekua: Gipuzkoako Batzar Nagusien egoitza. Sarrera nagusia

Bisita-orduak: Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara

 

 

Zerikusia duten artxiboak behera kargatu

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.