ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Herritarrak


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Memoria historikoa

Gipuzkoa - De ayuntamientos republicanos a franquistas - 1936-1937

 

Gipuzkoako Batzar Nagusiek, martxoaren hiruan, memoria historikoari buruzko ekitaldia egin zuten egoitzan. Ekitaldian, "Gipuzkoa. Udal Errepublikanoetatik Frankistetara 1936-1937" liburua aurkeztu zen.

 

 

Gipuzkoako Batzar Nagusiek erakunde honek Memoria Historikoaren inguruan egindako lehenengo ekitaldia ospatu dute. Gipuzkoako parlamentuak frankismoaren biktimei egindako omenaldia eta aitortza izan da.

 

Ekitaldi horretan, gainera, "Gipuzkoa. Udal Errepublikanoetatik Frankistetara. 1936-1937" liburua aurkeztu da, Aranzadi Zientzia Elkarteak prestatu eta ganberak argitaratu duena.

 

Ekitaldian egon diren Gipuzkoako udalen ordezkariek argitalpena jaso dute, "egia- eta memoria-dokumentu" gisa. Ganberako lehendakari Rafaela Romeroren esanetan, Batzar Nagusiok "aitortu dugu, espresuki iritzia emanda eta iritzi hori politikoki adostuta, beharrezkoa eta urgentea zela Errepublikaren legezkotasunari amaiera eman zion kolpe militarraren ondorio lazgarriak jasan zituzten pertsonen eta kolektiboen onarpen politikoa, instituzionala, soziala eta etikoa egitea". "Bat egiten dugu, esparru historiko hartan, euskal erakunde demokratikoen -zeintzuen ondorengo legitimoak diren oraingoak- jarduera inspiratu zuten balio, printzipio eta helburuekin", erantsi du.

 

Lehendakariaren arabera, Batzar Nagusiak "berriz ere, biktima guztien ahanzturaren aurrean eta eskubideen alboan kokatu dira"; izan ere, "uste dugu erakunde demokratikook indarkeriaren biktimen oroitzapena zaindu behar dugula, oroitzapen hori belaunaldi berriek ere jaso dezaten, indarkeriarik gabeko etorkizunaren desioan".

 

Lehendakariak hitzaldian azpimarratu duenez, "gure herrialdearen oroimena frankismoaren biktimena ere bada. Oroimen horrek iraganaren alderdirik ezkutatuena, ahaztuena argi dezan nahi dugu, axolagabekeriatik ateratzearren. Oroimenari eta ezagupenari ateak ixteko nahia hutsala delako eta inongo gizartek lortu ez duelako. Oroimena beti itzultzen delako, eta totalitarismoaren, totalitarismo guztien, izugarrikeriak ere bai". "Historia lotuta dago memoriarekin, irudimenarekin, gizarte bakoitzak bere burua etorkizunean ikusteko daukan moduarekin. Memoria beharrezkoa dugu, ezinezkoa baita bidegabekeria izatea politikaren prezioa", esan du amaitzeko.

 

 

 

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.