ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
1979. urtean berriro ezarri ziren Batzar Nagusiak lurraldeko legebiltzar gisa, lehengo Batzar Nagusien izenari eta eskumenen izaerari eusten ziotelarik.
Garai berriei egokitzeko, Donostian egoitza finkoa edukitzea erabaki zuten, bilkurak egiteko. Ordea, urtean bilkura solemne eta ibiltari bat egiten jarraitzea erabaki zuten, hau da, txandakako sistema tradizionalari jarraiki, urtero uztailaren bian lurraldeko hiribildu ezberdin batean egitea.
Sistema horren arabera, 1985eko uztailaren bian Eibarrek Batzar Nagusiak hartu zituen. Gero, txandei jarraituz, bilkura ibiltaria Gipuzkoako beste 23 herritan egin zen. Azkenean, 2008an, Gipuzkoako Batzar Nagusien bilkura solemne eta ibiltaria Eibarrera itzuli da, Eibarko udaletxean egin baita uztailaren bian.
Garai batean bilkura ibiltariak egiteko derrigorrez uztailaren bia hautatu izanak arrazoi bati erantzuten zion: gure lurraldeko urte osoko eguraldirik eta tenperaturarik onenak egun horietan izatea bermatu nahi zuten bilkurako parte-hartzaileek.
Jardunaldia goizeko 11:30ean hasi zen: Eibarko Udaleko alkate Miguel De Los Toyos jaunak eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakari Rafaela Romero andreak Markel Olano diputatu nagusi jaunari harrera egin zioten, udaletxeko arkupeetan.
Jarraian, Eibarko "Kexka DT" dantza-taldeak dantza batzuk eskaini zizkieten agintariei, eta udaletxera sartzerakoan ongi etorria egin zieten, loredun arkuekin zubia eginaz, eta parte-hartzaileak azpitik pasaraziz Eibarko udaletxera sartzeko.
Tradizioaren araberako protokoloari jarraitu zitzaion, eta mazodunek eta turuta-jotzaileek agintariei lagundu zieten Eibarko udaletxeko batzar-aretoraino, Gipuzkoako ereserkia jotzen zuten bitartean. Batzar-areto horretan egin zen osoko bilkura. Udalbatzarrak lanerako eta bilerak egiteko erabili ohi duen areto horretan izan ziren, oraingoan, erakunde-ordezkariak.
Jarraian, Eibarko alkateak aginte-makila eman zion lehendakari andreari, eta horrela irudikatu zuten egun horretan Eibarko Udala legebiltzar bihurtzen dela. Batzar Nagusietako lehendakari andreak gidatu zuen legebiltzar hori.
Gero, parte-hartzaileek hitz egiteko txanda bat hasi zen. Osoko bilkura arruntetan bezala, Bozeramaileen Batzordeak aldez aurretik onartu zuen osoko bilkuraren gidoia.
Gai-zerrendako lehenengo puntua honako foru-arauaren proposamena aintzakotzat hartzea izan zen: Bide Azpiegiturak erabiltzeko kanona eta -Bidegi Gipuzkoako Azpiegituren Agentzia, S.A.- foru sozietate publikoaren zerga arloko zuzenbide arauen alderdi batzuk arautzen dituen urriaren 3ko 7/2002 Foru Araua aldatzen duena, Talde Mistoa (Aralar) batzarkide taldeko Rebeka Ubera andreak aurkeztutakoa.
Foru-arauaren proposamena aintzat ez hartzea erabaki zuten. Bozketan, bilkuran zeuden 48 batzarkideetatik 36k bozkatu zuten aintzat ez hartzearen alde, eta 12k bozkatu zuten aintzat hartzearen alde.
Gai-zerrendako bigarren puntuan, Batzar Nagusietako lehendakari andreak 2009ko uztailaren 2ko hurrengo osoko bilkura solemne eta ibiltaria non egingo den esan zuen. Zestoan izango da datorren urtean.
ORRI-OINA: