ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Herritarrak


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Emakumearen nazioarteko eguna 2010

 

Emakumearen nazioarteko eguna

 

Rafaela Romeroren adierazpena

Ganbararen adierazpena

Gipuzkoako Batzar Nagusiek aurten emakumearen nazioarteko eguna ospatzeko egin duten ekitaldiari hasiera eman dio Rafaela Romero lehendakariak. Horretarako, adierazi du gizartearen konpromiso osoa lortu behar dela emakume eta gizonen benetako berdintasunaren alde.

 

Hitzaldi labur bat egin du lehendakariak, eta hona hemen zer esan duen: Hizketan ari naiz oraindik ere indarkeria jasaten dutenen feminizatzeaz, pobreziaren feminizatzeaz, bidegabekeriaren feminizatzeaz. Hizketan ari naiz oraindik ere bere giza baliabideen erdiak -emakumeek ordezkatzen dituztenak- kontuan ez izateko ausardia duen mundu bati buruz. Hizketan ari naiz emakumeak izateagatik pertsonekin oraindik ere bidegabea, elkartasunik gabea, desberdina eta diskriminatzailea den mundu batez.

 

Romerok honako hau azpimarratu du: Emakumeen eta neskatoen berdintasuna betebehar ekonomiko eta soziala ere bada. Emakumeak eta neskatoak pobreziatik eta bidegabekeriatik askatzea lortzen ez den bitartean, gure helburu guztiak -bakea, segurtasuna, garapen iraunkorra- arriskuan egongo dira..

 

Lehendakariak gai asko aipatu ditu: Hizketan ari naiz, beraz, emakumearen bizkar dagoen pobreziaz: hezkuntza jasotzeko aukera desberdinez eta behar besteko hezkuntza-aukerak ez izateaz; emakumeaz eta osasunaz; emakumearen aurkako indarkeriaz; gatazka armatuek emakumearengan duten eraginaz; egitura eta politika ekonomikoen definizioan eta ekoizpen-prozesuan emakumeak duen parte-hartzearen desberdintasunaz; boterea egikaritzeko eta erabakiak hartzeko desberdintasunaz eta emakumearen aurrerabidea sustatzeko behar beste tresna ez izateaz; hizketan ari naiz analfabetoak izateagatik, babesik ez edukitzeagatik, esplotatuak edo derrigortuak izateagatik etorkizunik gabe geratzen diren neskatoei buruz. Hizketan ari naiz horien etorkizunik ezari buruz.

 

Romerok, bukatzeko, Olympe de Gouges-en hitz batzuk irakurri ditu; 1789ko Frantzia iraultzailean emakumearen eta hiritar-eskubideen inguruan egindako deklarazioari dagozkio: Uste dugulako emakumearen eskubideak kontuan ez izatea, ahanztea edo gutxiestea direla zorigaitz publikoen arrazoia.

 

Hitzaldia bukatu eta gero, Batzar Nagusietako lehendakariak, Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olanok, diputatu nagusiorde Iñaki Galdosek, Berdinatsun Batzordeko lehendakari Rebeka Uberak, Mahaiko kideek eta batzarkideek 51 esaldi irakurri dituzte berdintasunaren alde. Ekitaldia bukatutakoan, globo moreak askatu dituzte zerurantz; globoetan lelo hau zegoen idatzia: "Emakumeen eta gizonen benetako berdintasunaren alde". Era horretan, emakumearen nazioarteko eguna ospatu nahi izan dute, bai eta guztiak engaiatzea lortu ere.

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.