ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Herritarrak


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Rafaela Romeroren adierazpena

 

Emakumearen nazioarteko eguna

 

Rafaela Romeroren adierazpena

 

Rafaela Romero Gipuzkoako legebiltzarreko lehendakariaren hitzak, 2010eko martxoaren 3an Gipuzkoako Batzar Nagusietan antolatutako Emakumearen Nazioarteko Egunaren oroitzapenezko ekitaldia dela-eta.

 

 

Bann Ki Moon Nazio Batuetako idazkari nagusiak egia interesgarri bat adierazi du 2010eko Emakumearen Nazioarteko Egun honetarako hautatutako goiburuan: "Emakumeen eta neskatoen berdintasuna betebehar ekonomiko eta soziala ere bada. Emakumeak eta neskatoak pobreziatik eta bidegabekeriatik askatzea lortzen ez den bitartean, gure helburu guztiak -bakea, segurtasuna, garapen iraunkorra- arriskuan egongo dira.".

 

Esaldi honek gogora ekartzen digu munduko ordena berri justuagoa erdiesteko beharrezkoa dela gizonen eta emakumeen benetako berdintasuna lortzea.

Eta oso bistakoa den zerbaitez ohartarazten gaitu, nahiz eta errealitateak nabarmen egiten duen gizonen eta emakumeen artean munduan dagoen izugarrizko desberdintasuna.

Gurea bezalako herrialde garatuenetan pertsonen artean dagoen desberdintasun zentzugabe eta arrazoirik gabea agerikoa da bizitzako eremu askotan, baina herrialde txiro eta ahulenetan diskriminazio guztiz larriak egiten dira bizitza sozialean, ekonomikoan, kulturalean eta politikoan.

Hizketan ari naiz egiaztatu daitekeen errealitate batez; izan ere, munduko estatu askotan politika, lege eta ohitura diskriminatzaileek dira arau, eta horiek baieztatzen dute salbuespen behar lukeen desberdintasuna dela orokortuen dagoena.

 

Hizketan ari naiz oraindik ere indarkeria jasaten dutenen feminizatzeaz, pobreziaren feminizatzeaz, bidegabekeriaren feminizatzeaz.

Hizketan ari naiz oraindik ere bere giza baliabideen erdiak -emakumeek ordezkatzen dituztenak- kontuan ez izateko ausardia duen mundu bati buruz.

Hizketan ari naiz emakumeak izateagatik pertsonekin oraindik ere bidegabea, elkartasunik gabea, desberdina eta diskriminatzailea den mundu batez.

Hizketan ari naiz, jada XXI. mendean ondo sartuta egon arren, oraindik ere emakumeen eskubideei buruzko nazioarteko konbentzioetan duela 30 urte emakumearen diskriminazioa ezabatzeko Nazio Batuen Konbentzioan aipatzen ziren oztopo larri berberak aipatzen diren mundu batez; oztopo horiek gainditu gabe jarraitzen dute, gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasuna bermatzeko.

 

Hizketan ari naiz, beraz, emakumearen bizkar dagoen pobreziaz: hezkuntza jasotzeko aukera desberdinez eta behar besteko hezkuntza-aukerak ez izateaz; emakumeaz eta osasunaz; emakumearen aurkako indarkeriaz; gatazka armatuek emakumearengan duten eraginaz; egitura eta politika ekonomikoen definizioan eta ekoizpen-prozesuan emakumeak duen parte-hartzearen desberdintasunaz; emakumearen aurrerabidea sustatzeko behar beste tresna ez izateaz; nazioartean eta nazioan onartuta dauden emakumearen giza eskubideen kontzientziarik ezaz eta eskubide horietara bideratutako ardurarik ezaz.

 

Hizketan ari naiz, era berean, emakumeak gizarteari egin diezaiokeen ekarpena sustatzeko hedabideak behar beste ez mobilizatzeari buruz; eta emakumeak baliabide naturalen kudeaketari eta ingurumenaren zaintzari egiten dion ekarpena behar beste ez aitortzeari eta ez babesteari buruz; hizketan ari naiz analfabetoak izateagatik, babesik ez edukitzeagatik, esplotatuak edo derrigortuak izateagatik etorkizunik gabe geratzen diren neskatoei buruz. Hizketan ari naiz horien etorkizunik ezari buruz eta hizketan ari naiz askoz okerragoa den mundu bati buruz, gizartea eraginkorragoa izatea eta gizartea osatzen duten pertsonak eraginkorragoak izatea bultzatuko luketen pertsonak kontuan ez hartzeagatik. Eta pertsona horiek emakumeak dira.

 

Arrazoi horiengatik, besteak beste, Gipuzkoako legebiltzarrak uste du beharrezkoa dela 1981. urtean Nazio Batuek emakumeen diskriminazioaren aurka onartu zituzten erabakiak berrestea; gaur, erabaki horiek egokitu egin ditugu, gure elkarbizitza berdintasunezkoagoa, baina batez ere bidezkoagoa, egingo luketen eskubide horiek irakurtzeko. Batzar Nagusietako Mahaiko kideetatik hasi eta Berdintasuneko Batzordeko kideetaraino. Bozeramaileetatik hasi eta batzarkideetaraino. Guztiok elkarrekin egin nahi izan genuen. Ganbera osoa batuta. Berrogeita hamaika pertsona eta berrogeita hamaika erabaki, gogora ekarriko digutenak emakumeen eta gizonen artean oraindik ere berdintasunik ez dagoela garapen txikiagoa duten herrialdeetan desberdintasunak forma groteskoak, indarkeriazko formak, eta giza eskubideak modu larrian urratzen dituzten formak hartzen dituela.

 

Olympe de Gougesek 1789ko Frantzia iraultzailean emakumearen eta hiritar-eskubideen inguruan egindako deklarazioa parafraseatuta: "Uste dugulako emakumearen eskubideak kontuan ez izatea, ahanztea edo gutxiestea direla zorigaitz publikoen arrazoia, eta horri erantsiko diogu ordezkari publikoek etengabe gogora ekarri beharra daukatela pertsonen eskubideak, baita emakumeenak ere", horrexegatik gaur aho batez egin dugu jendaurreko ekitaldi hau eta Naziko Batuek diskriminazioaren aurka hartutako erabakiak berretsi ditugu.

 

Hizketan ari gara, Nazio Batuen 2010 urte honetarako eta urte guztietarako kanpainak bezala, guztiontzako eskubideen berdintasunaz, aukera-berdintasunaz eta aurrerabideaz.

 

 

Rafaela Romero

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Lehendakari andrea

Donostian, 2010eko martxoaren 3n

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.