ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Herritarrak


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Muturreko pobrezia eta gosea erauztea

Hasiera | Probak | Taldeak | Oinarriak | Sariak

PROBA: MUTURREKO POBREZIA ETA GOSEA ERAUZTEA

2009/10/15
2009/11/05

Talde bakoitzak munduko pobrezia murrizteko helburua duen edo duten neurri bat edo gehiago (taldekideek egokien jotakoak) aurkeztu beharko di(zki)ete Gipuzkoako Batzar Nagusiei.

 

Helburu hori lortzeko 2009ko Gipuzkoako aurrekontuaren %0,7az baliatu ahal izango dute, hau da, 895.000.000 euro. Epaimahaiak proposamenaren edo proposamenen bideragarritasuna, berorren gauzatzearen zenbaterainokoa eta azkartasuna, balizko emaitzak eta gastuaren justifikazioa hartuko ditu kontuan.

 

Kontua ez da proposamena gauzatzeko beharrezkoa diren elementu guztien prezioa zehaztea, banakapen orokor bat aurkeztea baizik.

 

Milurtekoaren helburua

Muturreko pobrezia eguneroko errealitatea da 1.000 milioi gizakirentzat, zeinak egunean dolar 1 baino gutxiagorekin bizi diren.

 

Goseak eta malnutrizioak gizaki kopuru txikiagoari eragiten dio; izan ere, 800 milioi pertsonen elikadura ez da nahikoa beraien eguneroko behar energetikoak asetzeko.

 

Haur txikien kasuan, elikagai falta arriskutsua izan daiteke, garapen fisikoa atzeratzen duelako eta arriskuan jartzen duelako beraien biziraupena. Garapen bidean dauden herrialdeetako 5 urtetik beherako umeen laurdena baino gehiagok malnutrizioa jasaten du. Pobrezia eta gosea gainditzea lor daitekeen helburua da.

 

Asian pobreziaren murrizketa ikusgarriak lortu dira: dolar 1 baino gutxiagorekin bizi diren pertsonen kopurua 250 milioi pertsonatan jaitsi zen 1990 eta 2001 urteen artean, hazkunde ekonomiko azkarraren garaian.

 

Azken 10 urtetan, gosea %25 murriztu zen gutxienez 30 herrialde baino gehiagotan. Horietatik, 14 Afrika subsahariarrean daude, gosea eta malnutrizioak gehien kaltetutako eskualdean.

 

Muturreko pobrezia eta gosea erauztea - ONU

 

Ebaluazio modua

Baloratu daitezkeen lau eremu daude eta gehienez 10 puntu eman daitezke.

 

  • "Proposamenaren eragin geografikoaren eremua eta justifikazioa" arloan 2 puntu izango dira gehienez eta lurralde testuinguru horren justifikazioa baloratuko da nagusiki. Adb: Ez du zentzurik mundu mailako proposamen bat egiteak gosea murrizteko dela justifikatzen bada eta proposamena milioika pertsonari makarroi pakete bat ematea bada. Praktikoagoa litzateke Afrika edo Asia bezalako eremu konkretuetara aplikatzea, behar handiko eremuak direla justifikatzea eta proposamena nekazaritza, landa eremuak eta teknika berriak sartzea bada.
  • "Proposamen edo proposamenak" arloan 4 puntu emango dira gehienez. Proposamenaren edo proposamenen bideragarritasuna puntu batekin baloratuko da, gauzatzearen zenbaterainokoa eta azkartasuna beste puntu batekin baloratuko da eta beste batekin ustezko emaitzak gastuarekin kontrajarrita. Hau da: Ez du ezertarako balio 10 urtean gauzatuko den proposamen bat egitea urte bakoitzean diru inbertsio gehiago beharko badu. Eraginkorrak eta denboran iraunkorrak diren emaitzak eta gauzatzerakoan praktikoak diren proposamenak baloratuko dira.
  • "Lortu nahi diren helburu zehatzak" arloan epaimahaiak gehienez 2 puntu eman ahal izango ditu. Helburuen zehaztapena eta egindako proposamenetik horiek lortzeko aukera baloratuko ditu. Era berean baloratuko du ere, eta hauxe da puntu garrantzitsuena, proposamenaren handinahikeria. Zenbat eta betetzen zailagoak izan proposamenak orduan eta gehiago baloratuko dira, baina zigorra jasoko dute planteatutako proposamenaren aukerak errealetatik aldentzen badira.
  • "Gastuaren justifikazioa" arloan epaimahaiak azken 2 puntuak eman ahal izango ditu. Gastuak bakanduak eta doituak egotea baloratuko da, nahiz eta ez den eskatuko xehetasunik. Adibidez: Hainbat hektareetako gune bat ereiteak... balio du eta hori egiteko beharrezkoa diren makinak... balio dute... traktore behar direlako. Proposamenaren gauzatzea denboran luzatuko balitz, gastu orokorra urtez urte deskribatu beharko da.

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.