ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Herritarrak


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Lehen hezkuntza unibertsala lortzea

Hasiera | Probak | Taldeak | Oinarriak | Sariak

PROBA: LEHEN HEZKUNTZA UNIBERTSALA LORTZEA

2009/11/16
2009/11/06

Talde bakoitzak oinarrizko hezkuntzaren eta hezkuntza unibertsalaren sustapen-bideo bat egin behar du. Bertan goraipatuko dira hezkuntzaren baloreak eta berori ez ezartzearen ondorioak.

 

Bideoak 2 minutuko iraupena izango du gehienez, 40 MB eta honako edozein formatutan egin ahal izango da (Avi, Mpeg, Mpg, MP4, FLV). Ez dago mugarik erabilitako terminalari dagokionez (mugikorra, argazki kamera, bideo kamera...).

 

Ez da irudien kalitatea baloratuko (ulertzen baitugu eskuko telefono guztiek ez dutela kalitate ona), baina kontuan hartuko da soinua entzuten den edo ez. Bideoa zehatza eta doia izan behar du. Originaltasuna, mezuaren kalitatea, erabilitako argudioak eta horien gizarte eragina baloratuko dira.

 

Milurtekoaren helburua

Hezkuntzak gizakiak izan nahi duen bizimoduari buruzko aukerak eskaintzen ditu; era berean, beren harreman pertsonaletan, komunitatean eta lanean konfiantzarekin adieraztea ahalbidetzen die. Hala ere, 115 milioi ume baino gehiago daude lehen eskolara joateko adinean, eta bertara ezin dutenez joan, giza eskubide hortaz gabetuta daude. Gehienak familia pobreetatik datoz, eta gehienetan beren amek ere ez dute hezkuntza formalik jaso.

 

Ahalera honen galerak ez die umeei bakarrik eragiten. Heziketak, gehien bat neskena, gizarte osoarentzat giza eta ekonomia onurak dakartza.

 

Hezkuntza jaso duten emakumeak ekonomia aukera gehiagotara sarbidea izan dute eta bizitza publikoan era aktiboagoan parte hartu dute. Ama direnean, seme-alaba gutxiago izateko joera dute, baina sanoagoak dira, eta eskolara joateko aukera gehiago izango dute.

 

Onura hauek guztiak oso garrantzitsuak dira pobreziaren sorgin-gurpila puskatzeko.

 

Lehen hezkuntza unibertsala lortzea - ONU

 

Ebaluazio modua

Epaimahaiak 10 puntu eman ahal izango ditu, alderdi hauen arabera:

 

  • Originaltasuna: hiru puntu. Bideoaren gidoia, grabatzeko aukeratutako lekua eta interpreteen karakterizazioa hartuko da kontuan.
  • Mezua: bost puntu. Mezua, erabilitako argudioak eta horien sakontasuna hartuko da kontuan.
  • Soinua: Bi puntu. Bi puntu emango dira bideoa era egokian entzuten bada. Akasdun bideoak egiten dituzten taldeekin harremanetan jarriko gara bozketa baino lehen hobetu ditzaten.

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.