ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Herritarrak


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Genero berdintasuna

Hasiera | Probak | Taldeak | Oinarriak | Sariak

PROBA: GENERO BERDINTASUNA

2010/02/08
2010/02/28

Talde bakoitzak Gipuzkoako Batzar Nagusietako emakumezko batzarkidea edo UPV/EHUko emakumezko irakasle bat elkarrizketatu beharko du premisa batzuen pean (10 galdera baino gutxiago dituen galdetegia e-posta bidez igorria). Bere erantzunetatik, taldekideek ondorio batzuk atera beharko dituzte, eta bakoitzari konponbidea proposatu beharko diote.

 

Elkarrizketaren helburua da landu behar diren hainbat puntu ezartzea. Hau da: emakumezko batzarkideei genero berdintasunari dagokionez egun emakumeek bizi duten egoerari buruz galdetu behar zaie eta oraindik eragin behar diren alderdi horiek zehaztu behar dituzte. Emakume guztiei orokorrean eragiten dizkieten alderdiak landuko dira gehien.

 

Milurtekoaren helburua

Genero berdintasuna giza eskubide bat da eta milurtekoaren helburuak lortzeko ezinbestekoa da. Gosea, pobrezia eta gaixotasunak gainditzeko ezinbesteko baldintza da.

 

Genero berdintasunak eskatzen du: berdintasuna hezkuntza maila guztietan, eta lan eremu guztietan, baliabideen bidezko kontrola, eta bizitza publiko eta politikoan presentzia bera izatea.

 

Ezinbestekoa da parekotasuna lortzea hezkuntzan (lehen hezkuntzan eta ondorengo mailatan ere) emakumeek gizartean eta mundu mailako ekonomian parte har dezaten erabat.

 

Hala eta guztiz ere, herrialde gehiegitan neskak atzean gelditzen dira. Kalitate oneko hezkuntzaren onura anitzen artean sartzen dira ordaindutako lan batek ematen duen segurtasuna, baina maizegi emakumeak gaizki ordaindutako eta segurtasunik ematen ez duten postuetara baztertzen dira.

 

Eremu ez nekazaletan ordaindutako lanak dituzten emakumeen portzentajea handitu den arren, eskualde askotan soldatadun langileen ehuneko oso txikia ordezkatzen dute, gehiegizko ordezkaritza izanik sektore informalean.

 

Genero berdintasuna - ONU

 

Ebaluazio modua

Epaimahaiak 10 puntu eman ahal izango ditu alderdi hauen arabera:

 

  • Ezarritako helburuak: lau puntu. Kontuan hartuko dira parlamentarioaren erantzunen arabera ezarritako helburuak. Helburu mugatuak eta galdetegitik ateratakoak izatea baloratuko da. Helburu orokorrak eta ez zehatzak izatea eta emakumeak munduan bizi duen gizarte errealitatearekin bat etortzea ere baloratuko da. (gehienez 10 helburu).
  • Ezarritako helburu bakoitzari emandako konponbideak: Sei puntu. Konponbideak bideragarriak izatea hartuko da kontuan. Era berean, horien gauzatzea ere baloratuko da. Konponbidea oso ona izan daiteke, baina gauzatze okerrarekin ez du ezertarako balio.

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.