ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Gipuzkoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Izena

Gipuzkoako lurralde historikoko izenaren aipamenik antzinakoenak XI. mendekoak dira. Horietatik esanguratsuenak ondokoak dira:

 

  • 1025. urtea Ipuscua: Olazabaleko San Salbador Monasterioaren dohaintza.
  • 1027. urtea Ipuzcoa: Iruñeko Sedea berreraikitzearen dokumentua.
  • 1048. urtea Ipuçcha: Gaila andrearen dohaintza.
  • 1056. urtea Ipuzka: S. Fortuniones eta Blaskita andrearen dohaintza.
  • 1066. urtea Ipuzcoa: Antso IV.ak Leireri egindako dohaintza.
  • 1085. urtea Ipizcoa: Leireko Kartularioa, 266, 267.
  • 1048. urtea Ipuzcua: Iratxeko dok.: "Lope Enneconis in Vizcaya, et Alava et Ipuzcua.
  • 1119. urtea Yspucia: Konpostelako historia.
  • 1135. urtea Ipuça: Iratxeko Kartularioa.

 

Ipuzcoa izena Fernán González-ek San Millan-i igorritako botoetako dokumentu apokrifoan ere agertzen da eta Pusico faltsua den beste dokumentu batean, Arisus-en gutun ezagunean. Aro modernoan (Garibay, adib.) Lepuzcoa edo Lipuzcoa irakur daiteke.

 

Bernado Estornés Lasa

Bernado Estornés Lasa

Estornes Lasa-k Orígenes de los vascos (IV. alea, 80. zk) obran, gipuzkoarrei buruz mintzatzeko aldaera ezberdinak jasotzen ditu, horrela bizkaitarrek gipuzkoarrei euskaraz giputx, kiputx deitzen diete. Oñatikoek, Gipuzkoan berandu sartu zirenek, gipuzkoarrei kiputxak deitzen diete baina gainerako gipuzkoarrek ez diote bere buruari giputxak sekula deitzen.

 

Toponimo historikoek ere baieztatzen dituzte aldaera horiek ahozko euskara islatzen den dokumentuetan:

 

  • Lip.uskoa: Garibay, Fez. de Enciso, J. de Valdés, etab.
  • Gip.uzkoa: Euskaraz eta gaztelaniaz erabili ohi dena.
  • Gip.utxa: Oñatin erabiltzen dena.
  • Kip.utxa: Bizkaieraz erabiltzen dena.
  • Ip.uzcua: Latinez dauden euskal dokumentuak.
  • Ip.uzkua: Latinez dauden euskal dokumentuak.
  • Ip.uçcha: Latinez dauden euskal dokumentuak.
  • Ipp.uska: Latinez dauden euskal dokumentuak.
  • Isp.ucia: Konpostelako dok.
  • Lepuz-ain: Orbako ibarra, Naf., 1265. urtea.
  • Lipus-arana: Ojacastro-ko toponimoa, Errioxa, 1487. urtekoa.
  • Lepuz-cano: Nafarroako abizena, 1550. urtean.
  • Gipuza-uri: Herramelluri-ko toponimoa, Errioxa.
  • Gipu-larre: Altzaniako mendilerroko toponimoa.
  • Gipuz-aire: Lapurdiko abizena.
  • Ipus-arana: Ojacastro-ko toponimoa, Errioxa, 1487. urtean.
  • Ipuz: Tolosako abizena, 1346. urtean.
  • Ibus-ti: Lapurdiko abizena.
  • Puz-arana: Ojacastro-ko toponimoa, Errioxa, 1487. urtean.
  • Putch-uri: Herramelluri-ko toponimoa, Errioxa.

 

Auñamendi Entziklopedia

Auñamendi Entziklopedia

Auñamendi Entziklopedian jasotzen denaren arabera Giputz-en etimologia zaila da. Bere ip- erroa oso hiztegi mugatuan soilik aurki daiteke. Garrantzitsuenak, zalantzarik gabe, ondokoak dira : ipar, ipurdi eta ipuin (literalki atzekoa, iraganekoa). Horren arabera, Ipuzko delakoak orientazio zentzu bat izan lezake, "iparrekoa", "ondorengoa" adierazi nahirik, baina beti gipuzkoarren ahotan eta hiztunari buruz. Gipuzkoa eta "guipuzcoano"-k nolabaiteko antza dute Aeuzko eta aezkoano-rekin, izan ere, gainera, bi kasuetan bere biztanleei, guiputza eta aetza esaten zaie, hurrenez hurren, euskaraz mintzatzean. Bestalde, -oa bukaera Zuber-oa, Amezk-oa, Aezk-oa, Ondarr-oa, Naparr-oa izenetan aurki dezakegu, "leku" zentzuarekin. Dena den, oso ezaguna da bokalarteko n-a galtzea, esaterako, Lazkano eta Lazkao-ren kasuan eta beste askotan.

 

Gipuzkoako hasierako G-ak profetikoa dirudi. Caro Baroja-ren ustez izen pertson bat dago Ipuz erroan eta -ko atzizki ezaguna -koa bukaeran. Arocenak (Arocena, 1948) beste etimologia bat proposatzen du: ipuru, eta hortik ipular (zelaien ertzetan landu gabe geratzen den lurra). Ipuzkoa beraz, "Ertzetakoa" izango litzateke. Gaztelaniaz "Extremadura" esango genuke, Nafarroako Bardeak deitzen diren bezala, kasu horretan, Vardulia eta Ipuzkoa gauza bera izango lirateke, izan ere, Bardena-k (euskaraz Bardea) eta Varduli-k erro bera dute, Bar-, muga, ertza, muga-marka kasu honetan. Bardulia hitza VIII. mendean Gaztela nuklearrari buruzko Alfontso III.aren Kronikan azaltzen da.

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.