ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Gipuzkoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Hizkuntza. Euskara

Gipuzkoan, Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako lurraldeetan bezala, euskararen ofizialtasun osoa ezarrita dago, gaztelaniaren ofizialtasunarekin batera.

 

Euskara ez dago garai batean Asiatik iritsitako herrietako hizkuntzen taldean sartuta. Horregatik, hizkuntzalariek leku berezia gordetzen dute euskararentzat Europako hizkuntzen artean. Ez da ezagutzen, inguruan behintzat, euskararen hizkuntza ahaiderik. Bi hizkuntza-familia banatzen dira Europan: indoeuropar familia eta uralikoa; baina euskara bietatik kanpo dago genetikoki.

 

Euskararen eta beste hizkuntza batzuen artean jatorri komuna bilatzen saiatzeko egin diren konparazio guztietatik, bi izan dira gehien azpimarratu direnak: lehenengoak euskararen eta antzinako iberieraren arteko ahaidetasunaren aukera adierazten du, eta hori iritzi komuna izan zen joan den mendearen erdialdera arte. Are gehiago, pentsatzen zen egungo euskalkiak iberiera zaharraren aztarnak zirela. Teoria hori baztertu egin zen, iberierazko zenbait testu irakurri ahal izan zirenean (hala ere, iberierazko zenbait hitzek gaur egungo euskarazko hitzen forma bera dute: ur, argi, bios...). Ildo berekoa da euskara Afrika iparraldeko hizkuntzekin lotzen saiatzen den teoria. Bigarren teoriak, berriz, Kaukasoko hizkuntzekin lotuko luke. Nahiz eta teoria hori defendatu duten ikertzaileak asko eta garrantzitsuak izan diren, euskararen eta Kaukasoko hizkuntzaren arteko konparazioetan erabilitako metodoa kritikatu egin izan da eta haren ondorioen balioa zalantzan jarri. Oro har, esan daiteke euskarak beste hizkuntza batzuekin dituen ahaidetasun-harremanak zehazteke daudela gaur egun.

 

Gipuzkoan euskara ofizial izateak esan nahi du hiztunak euskara balio eta eraginkortasun juridiko osoz erabiltzeko eskubidea duela, eta inork ezin diola exijitu berak aukeratutako hizkuntza ofiziala ez den beste hizkuntza batean mintzatzea; eta baita ere, solaskidea erakunde publiko bat denean, erantzuna berak aukeratutako hizkuntzan jasotzekoa. Beraz, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako botere publiko guztiek euskaraz erantzun behar diete hala nahi duten herritarrei, euskararen ofizialtasun-araubideari lotuta baitaude.

 

Gipuzkoako herritarrek beren harreman publiko eta pribatuetan euskara askatasunez aukeratzeko eskubidea dute, honako hauetan oinarrituta: aipatutako ofizialtasuna; berdintasunerako eskubidea eta adierazpenetarako euskara aukeratzeagatik diskriminaziorik ez jasateko eskubidea; botere publiko guztiak 1978ko Espainiako Konstituzioak aitortutako eskubide eta askatasunei lotuta egotea, eta horien artean dago berdintasunerako eskubidea; eta herritarrak eta botere publikoak indarrean dagoen ordenamendu juridikoaren mende egotea.

 

 

Euskaldunen bilakaera azken urteetan

Datuen bilakaerak erakusten du 5 urte edo gehiagoko euskaldunen kopurua handitu egin dela hiru lurraldeetan, baina bereziki Araban. Duela 30 urte, Arabako biztanleen % 4 ziren euskaldunak, eta ehuneko horrek ia 19 puntu egin ditu gora orain arte.

 

Bizkaian, 1981ean, biztanleen % 15 ziren euskaldunak, eta, 30 urte hauetan, ehunekoa 15 puntu baino gehiago igo da. 1981ean Gipuzkoak zuen euskaldunen ehunekorik handiena (% 40), eta alde handia zuen beste bi lurraldeekiko. Neurri txikiagoan bada ere, Gipuzkoan ere 12 puntutik gorako igoera gertatu da 30 urtean.

 

Euskaldunen bilakaera lurraldearen arabera. EAE, 1981-2011 (%)

Euskaldunen bilakaera lurraldearen arabera. EAE, 1981-2011 (%)
Iturria: Mapa soziolinguistikoa, 2011. Eustat

 

Hala ere, azken hamarkadan Gipuzkoako euskaldunen ehunekoa 1,1 puntu baino ez da igo, eta horrek esan nahi du hazkunde-erritmoa murriztu egin dela. Hori, funtsean, bi arrazoirengatik gertatu da. Alde batetik, duela 10 urte, zaharrenen geruzetako euskaldunen ehunekoa gaur egungoa baino handiagoa zen; zehazki, 80 urtetik gorako gipuzkoarren erdiak baino gehiago euskaldunak ziren eta, adinean behera egin ahala, ehunekoak behera egiten zuen nabarmen. Bestalde, azken urteetako biztanleriaren mugimenduek, hau da, Gipuzkoako euskaldunak beste lurralde batzuetara joateak, eta erdal hiztunak iristeak, bereziki atzerritarrak, eragina izan dute Gipuzkoako euskaldunen ehunekoan.

 

Hizkuntza-gaitasunalurraldearen arabera. EAE, 2011 (%)

Hizkuntza-gaitasunalurraldearen arabera. EAE, 2011 (%)

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.