ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
Banaketa tradizionalaren arabera, Gipuzkoako lurraldea hiru sektoretan bereiz daiteke: itsasbazterra, erdialdea eta goialdea. Itsasbazterreko sektorea etenak dituen sakonunea da. Bertako erliebeak itsasoraino heltzen dira, eta pixka bat okerturiko urradurazko zabalgune edo plataforma lerratuei ematen diete bide; labarren bidez itsasoraino iristen direnak. Itsasadar, badia eta arrantza-portu txikiak ere badira, merkataritza- industria- eta turismo-jarduerei loturikoak.
Erdialdeko sektorea Deba, Urola eta Oria ibaietako haranen zati handi bat hartzen duena da. Aipaturikoa hainbat industria-hiriren kokaleku da; ibai-haranen inguruan hiri bakarra osatuz bezala lerratzen direnak. Haranen arteko komunikazioa errazten dutenak, berriz, zeharka kokaturiko bi sakonune natural dira. Aipaturiko sakonuneak Tolosa-Elgoibar bitartekoa, Azpeitia eta Azkoitian barrena igaroz, eta Beasaindik Bergara eta Eibar bitartekoa dira.
Goialdeko sektorean industria-sektorea gutxitzen ari da, eta nekazaritza-, baso- eta artzain-ustiapenak ari dira ugaltzen. Arantzazuko Santutegia da hemen nabarmentzekoa, baita Aralar eta Aizkorri mendi-multzoak ere.
Banaketa tradizional honetaz gain, geografiaren ikuspuntuaren arabera, ondoko eskualdeak ere aipa daitezke: Bidasoa, Donostialdea, Deba Behea, Deba Garaia, Urola-Kosta, Goierri eta Tolosaldea.
Iturria: Gipuzkoako Bazkundea
Gipuzkoaren mapa: herriak eta ibaiak
ORRI-OINA: