ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Gipuzkoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Deba Garaia

Gipuzkoako eskualdeak

Gipuzkoako beste eskualde batzuk:

Gipuzkoako hego-ekialdeko 348,4 km²-ko lur eremua hartzen du. Iparraldean Deba Beherea du muga; ekialdean, Goierri; mendebalean, Araba eta Bizkaia; eta hegoaldean, Arabako lurraldea.

 

Zortzi udal dira eskualde honetan, Arrasate (25.262 biztanle) buru dutelarik. Arrasaterekiko mendekotasun urbanoa oso agerikoa da Aretxabaletan (6.042 biztanle), Oñatin (10.320), Eskoriatzan (3.998) eta Leintz-Gatzagan (249). Bergarak (15.041 biztanle) berriz eskualdeko bigarren buru izateko joera dauka; Bergararen eraginpean dira Antzuola (1.877 biztanle) eta Elgeta (963), nahiz azken herri hori nolabait Eibarrekin ere lotua egon. Soraluze (Placencia de las Armas) Deba Behereko eskualdean egonda ere, Eibar eta Bergararen eraginpean bizi da.

 

Bilakaera demografikoa goranzkoa izan da 1950-1975 urteetan; egonkorra 1975-1981 urteetan; eta beheranzkoa berriz 1981-1996 urteetan (63.562 biztanle).

 

Kontuan hartuta 1991. urtean eskualde honetan lanean ari ziren 23.978 pertsonak, horietatik %60 industrian ari ziren: Gipuzkoako eskualde guztietan proportziorik handiena. Horren ondorioz, hirugarren sektoreak ez du indar handiegirik, langileen heren bat ari baita zerbitzuen sektorean.

 

Bederatzi langilez goitiko ehun eta berrogeita hamar lantegi inguru dira eskualdean, guztira hamabost mila langile ingururekin. Lur industriala herri batzuetan eskas denez, eskualde honetako industria batzuk beren zabalkundea egiteko Arabako industrialdeetara jo dute.

 

Industriak eskualde honetan duen pisu nabarmena neurri handi batean kooperatiben mugimenduari zor dio. Mugimenduaren sorlekua 1941ean Arrasaten zabaldutako Lanbide Eskolaizan zen; eskolan ari izandako bost ikaslek ULGOR sortu zuten, lehendabiziko kooperatiba. Kooperatibetan lanean ari ziren langileen behar sozial eta ekonomikoek eraginda, 1959an kreditu kooperatiba sortu zuten, Lankide Aurrezki Kutxa , hortik aurrera, kooperatiben mugimenduak urrats handiak egin zituen, langintza anitzagoetara zabalduz eta Arrasatez kanpora hedatuz. Gaur egun, Mondragon Korporazioakn berrehun bat kooperatiba elkartzen du industrian, agro-elikaduran, irakaskuntzan eta zerbitzuetan.

 

Donostiarekiko komunikabideak kaskarrak direnez, eskualde honetako hego-mendebaleko muturra askoz ere gehiago lotzen zaio Arabako hiriburuari.

 

Deba Garaiko komunikabide nagusiak oinarriko errepide sareko GI-632 (Beasain, Zumarraga, Bergara eta Durango lotzen dituena) eta GI-627 errepideak dira (Maltzaga, Bergara, Arrasate eta Gasteiz lotzen dituena); azken errepide hori aurki Maltzagatik Urbinarainoko autobideak hobetuko du. Abiadura handiko trenak eskualdea E-W norabidean zeharkatuko du, Bergararen inguruan, esku artean den proiektuaren arabera.

 

Osasun zerbitzuen atalean nabarmentzekoa da Arrasaten dagoela Euskal Herriko ospitale psikiatrikorik handiena.

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.