ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
Demografiari buruzko beste atal batzuk.
Euskal Herriko demografiari buruzko datuak oso urriak izan dira XI. mendera arte baina XI. mendetik XIV.erako tarteari buruz datu gehiago daude, hiriak sortzeko prozesuen agiriak idazten zirelako, batez ere. Bi mende hauetan zehar Done Jakue Bideak garrantzia hartu zuen eta Gipuzkoa eta Bizkaiako kostetan hiri berriak sortu ziren: Hondarribia, Getaria, Zarautz, Bilbao, etab. Hala ere, kostako eta Gaztelako hirien arteko merkataritza errazteko beste hiri batzuk sortu ziren Bizkaiko eta Gipuzkoako barneko eskualdeetan: Tolosa, Bergara, Durango, etab.
XIV. mendean zehar biztanleen hazkuntza ahuldu egin zen eta hiri askotan biztanle- kopurua jaisten hasi zen. Bestetik, izurriak eta gerrek eragin zuzena izan zuten heriotza-kopurua izugarri handitzeko bai gaisotasunengatik eta gerrengatik; gainera, gerren ondorioz elikagaiak murriztu eta gosez hiltzen zirenak ere asko ziren. XV. mendearen erdialdean Euskal Herriko biztanleen kopurua hazten hasi zen eta hurrengo mendera arte iraun zuen hazkunde-prozesuak.
Dena den, hazkundeak bere muga izan zuen XVI. mendearen bukaeran. Izan ere, izurri bubonikoaren ondorioz, biztanle asko hil ziren. Honekin batera, esan behar da egoera ekonomikoa krisian sartu zela eta honek eragina izan zuela Euskal Herriko demografian. Oro har, biztanle-kopurua murrizten hasi zen, kostan izan ezik. Kostan, berriz, hazkundea suspertu egin zen, gizakientzat eta animalientzat artoa landatzen hasi zelako, bereziki. Dena den, kostako hirien egoera ez zen ona, etxe asko erortzear zeuden eta administrazioak ez zuen behar zen laguntza eskaintzeko nahikoa bitartekorik. Honi gehitu behar zaio arrantzaleek geroz eta arazo handiagoak zituztela beren lana egiteko. Beraz, bi irtenbide zituzten kostako biztanleek: batetik, Lapurdiko kaietara joatea eta, bestetik, nekazari-lanak egitea.
Garai horretan nekazaritza-arloak aukera berriak sortu zituen, jakiak emateaz gain, jendearentzako lana ere eskaintzen baitzuen. Horren ondorioz, jende asko hasi zen nekazaritza-lanetan.
XVII. mendeko demografiaren ezaugarrietako bat biztanleriaren bizi-itxaropenaren luzapena izan zen, izurria asko murriztu baitzen. Beste ezaugarri bat azpimarratu behar da, hots, nekazaritzako lurraldeetan eta hirietan jaiotze-tasak desberdinak zirela, lehenengoan hirietan baino haur gehiago jaiotzen baitziren. Horrela, hiri barneko biztanle-kopurua jaisten hasi zen. Halaber, mende honetan izurrite izugarriak izan ziren; larrienak 1626-32koa eta 1652-55ekoa izan ziren.
XVIII. mendean Gipuzkoan biztanle-dentsitatea handia zen; esate baterako, estatuaren batezbestekoa %20,6koa zen eta Gipuzkoakoa, %59,8koa. Heriotza-tasa gainerako euskal lurraldeetakoa baino txikiagoa zen. Haurren heriotza-tasa ere txikia zen, txertoak erabiltzen hasi zirelako bereziki. Hala ere, Bizkaian eta Gipuzkoan biztanleria zahartzen ari zen eta ezkongabeen kopurua handia zen. Bi datu hauen ondorioz, jaiotze-tasa txikia zen oso.
1850etik aurrera demografian aldaketa nabarmenak sumatzen hasi ziren. Gipuzkoan hazkunde-tasak altuak baziren ere, ez ziren Bizkaian bezain altuak, industria-garapen indartsuak bultzatuta, eta biztanleak lurralde osoan zehar sakabanatu ziren. Etorkinen etorrera Donostian nabaritu zen, baina Gipuzkoako gainerako eskualdeetan ez zen hauen presentzia sumatu. Dena den, gipuzkoarren bizi-kalitatea ona zen, industrializazioaren ondorio latzak pairatu ez zituztelako.
Egungo datuak
Gipuzkoan 2005eko populazioa osatzen zuten 688.708 biztanleak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Bazkundeak eskainitako estatistika-informazioaren arabera, Euskal Autonomi Erkidegoko multzoaren %32,2 dira, 1.985,4 km² dituen lurralde batean, osoaren %27,4. Horrenbestez, gutxi gorabehera EAE-ko hiru bizilagunetik bat Gipuzkoan bizi da.
Maila demografikaon proportzioa pixka bat handiagoa zen 1900. urtean (%32,6): Mendearen hasieran Gipuzkoako populazioa 196.531 zuzenbidezko biztanlekoa zen, hiru lurralde historikoena, guztira, 602.204 biztanlekoa. Baina, ondorengo hamarkadetan zehar Gipuzkoako historia demografikoak hainbat alderditan Europa mendebaldeko eskualdeekin bat datorren ibilbidea erakusten du, nahiz eta berezko erritmoa duen; bere gorabehera historikoek eragindako erritmo eta kronologia bat -eta espazio-ondorio garrantzitsuak dituena-. Horren ondorioz, mendearen hasieran zegoen zifra 3,4 bider handiagoa da. Bitartean, Arabarena 2,8 bider handiagoa da eta Bizkaiarena 3,7 bider handiagoa.
Euskal Autonomia Erkidegoa | Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | |
---|---|---|---|---|
1900 | 602.204 | 98.066 | 307.607 | 196.531 |
1910 | 672.884 | 99.399 | 352.058 | 221.427 |
1920 | 783.125 | 101.357 | 421.264 | 260.504 |
1930 | 884.601 | 105.729 | 482.603 | 296.269 |
1940 | 948.096 | 112.503 | 510.590 | 325.003 |
1950 | 1.039.465 | 114.139 | 554.302 | 371.024 |
1960 | 1.358.707 | 133.742 | 751.014 | 473.951 |
1970 | 1.867.287 | 199.777 | 1.041.461 | 626.049 |
1975 | 2.072.100 | 237.473 | 1.154.873 | 679.754 |
1981 | 2.141.809 | 257.850 | 1.189.278 | 694.681 |
1986 | 2.136.100 | 267.728 | 1.179.150 | 689.222 |
1991 | 2.104.041 | 272.447 | 1.155.106 | 676.488 |
1996 | 2.098.055 | 281.821 | 1.140.026 | 676.208 |
2001 | 2.082.587 | 286.387 | 1.122.637 | 673.563 |
Euskal Autonomia Erkidegoa | Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | |
---|---|---|---|---|
1900 | 603.596 | 96.385 | 311.361 | 195.850 |
1910 | 673.788 | 97.181 | 349.923 | 226.684 |
1920 | 766.775 | 98.668 | 409.550 | 258.557 |
1930 | 891.710 | 104.176 | 485.205 | 302.329 |
1940 | 955.764 | 112.876 | 511.135 | 331.753 |
1950 | 1.061.240 | 118.012 | 569.188 | 374.040 |
1960 | 1.371.654 | 138.934 | 754.383 | 478.337 |
1970 | 1.878.636 | 204.323 | 1.043.310 | 631.003 |
1975 | 2.072.430 | 238.233 | 1.151.680 | 682.517 |
1981 | 2.134.967 | 260.580 | 1.181.401 | 692.986 |
1986 | 2.133.002 | 275.703 | 1.168.405 | 688.894 |
1991 | 2.109.009 | 276.457 | 1.156.245 | 676.307 |
1996 | 2.107.307 | 291.615 | 1.135.657 | 680.035 |
2001 | 2.082.587 | 286.387 | 1.122.637 | 673.563 |
Iturria: EUSTAT. Populazio-erroldak; Biztanleria-erroldak eta Populazio-estatistika
Mendearen hasierako Gipuzkoa Espainiako populazioaren %1,05 da eta egun, %1,7, bere maila gorenean.
Grafikoa: Euskal Autonomia Erkidegoko eta probintzietako biztanleriaren bilakaera XX. mendean
Laurogeigarren hamarkadan bere gehiengo historikoa lortu ondoren -694.681 1981ean-, Gipuzkoak dezelerazio-prozesu bat bizi du, egonkortasunerako joera duena; edo, zehazkiago, atzeratze demografiko bat bizi du, populazioaren galera efektibo bat hazkuntza natural negatibo baten eta etorrerak gainditzen dituen emigrazio baten ondorioz.
ORRI-OINA: